Urtza Alkortaren atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ertzaintzak pertsona guztien segurtasuna bermatu du'

Segurtasun sailburuak Ertzaintzaren jarrera goraipatu du eta "kasu batzuetan erresistentzia pasiboa erresistentzia aktibo" bilakatu dela deitoratu du.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Ertzaintza zoriondu du, Urtza Alkortaren atxiloketa ekiditeko asmoz Ondarroan protestan ari ziren "pertsona guztien segurtasuna bermatzea lortu duelako".

"Ertzaintzak lan gardena egin du eta pertsona guztien segurtasuna zaindu du, baita Ondarroako ordena publikoa eragotzi dutenena ere", erantsi du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

"Ertzaintzari eskerrak eta zorionak eman behar dizkiot; harro nago horrelako Polizia baten buruzagi izateagatik", azpimarratu du.

Segurtasun sailburuak kritikatu du "kasu batzuetan ezker abertzaleak erresistentzia pasibo deitu duena erresistentzia aktibo" bilakatu dela.

Pernando Barrena ezker abertzaleko buruzagiak Ertzaintzaren aurka esandakoak ere izan ditu hizpide; izan ere, Barrenak ondokoa adierazi du Twitterren: "EAJk Ertzaintza bere herriaren kontrako polizia zipaio bihurtu du".

"Zer espero dezakegu egunen batean herri hau gobernatzeko nahia izan baina legea betetzeko asmorik ez dutenez?", galdetu du Beltran de Herediak Barrenaren kritikaren harira.

"Ertzaintza ez dago inolako alderdi politikoren zerbitzura; Ertzaintzak bere eginkizunak ditu, besteak beste, legea betearaztea", azaldu du.

Amaitzeko, gisa honetako protestak antolatzen dituztenei hausnarketa egiteko eskatu die, "Ertzaintzari eta euskal gizarteari ez dagokien erantzukizuna ematen ari direlako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X