Enrique Goñi CANen zuzendari ohia inputatu dute dieten auziagatik
CANeko dieten auzia ikertzen ari den epaileak Enrique Goñi Nafarroako Kutxaren zuzendari ohia inputatu gisa deklaratzera deitu du maiatzaren 24rako, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. Goñiren inputazioa gertaera logikotzat jo du Kontuz elkarteak.
Epaileak Nafarroako Kutxan ustez jasotako dieta bikoitz eta hirukoitzengatik inputatu duen laugarren pertsona da Goñi, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren, Enrique Maya Iruñeko alkatearen eta Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiaren atzetik.
Azken hiru horiek, UPNko buruzagiak hirurak, dagoeneko deklaratu dute Maria Paz Benito epailearen aurrean, eta itzuli dituzte Nafarroako Kutxaren Erakunde Fundatzaileen Batzorde Iraunkorrean jasotako dietak.
Nafarroako Auzitegiak Sanzen eta Goñiren helegiteak atzera bota eta biharamunean iritsi da inputazioa.
Aurreko martxoaren 20an, epaileak ez zuen onartu auzia Auzitegi Nazionalaren esku uztea, dieten auzian hain zuzen ere.
Hala ere, onartu egin zuen Kontuz!ek eta UPyDk Banca Civicako (CAN, Caja Burgos, Caja Canarias eta Caja Sol) kontseilari ordezkarien kontra jarritako salaketa Madrilgo auzitegiak aztertzea.
Goñiren inputazioa logikotzat jo du Kontuz elkarteak
Enrique Goñi Nafarroako Kutxaren zuzendari ohiaren inputazioa, prozesuaren jarraipen logikoa izan dela adierazi du Kontuz elkarteak.
Javier Ayestaran Kontuz elkarteko ordezkariak Maria Paz Benito Iruñeko 3. instrukzio auzitegiko epailearen lana goraipatu du. Horren iritziz, lan profesionala egin du kasuko epaileak.
"Guk argi genuen prozesuaren jarraipen logikoaren baitan sartzen zela Goñiren inputazioa eta epaileak ere horrela ulertu du", adierazi du. Nafarrek ere iritzi bera dutela uste du Ayestaranek.
"Dieta opaku horien arduradun gisa, Goñik ordainketa horien gaineko azalpenak eman beharko ditu. Azaldu beharko du Nafarroako Gobernuak CANeko funtzionamenduaren beste alderdi batzuk ez ikertzeko ezarri zituen dieta horiek", gaineratu du.
Ayestaranen ustez, hori da argitu behar dena. "Dietak Nafarroako Gobernuaren ikuskaritza saihesteko ezarri bazituzten, eroskeria delituaz hitz egiten ariko ginateke", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.