Aurkezpena Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gure Esku Dago', erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena

Nazioen Mundua elkarteak azaldu duenez, "Europan abian da autodeterminazioaren trena, eta euskal herritarrek ere tren horretara igotzeko aukera dute".
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena aurkeztu du Nazioen Mundua kolektiboak. Argazkia: eitbcom

Erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritarrak elkartzeko 'Gure Esku Dago' izenburuko dinamika aurkeztu dute gaur goizean Bilbon. Nazioen Mundua elkartetik abiatuta, "mugimendu  anitza da, amankomuna, irekia  eta  herritar gehiago biltzeko helburu duena".

Nazioen Mundua elkarteko kideek azaldu dutenez, Euskal Herrian aspaldikoa da erabakitze eskubidearen aldeko aldarria. Horren esanetan, ekimen ugari sortu izan dira eskari horren inguruan. Horren harira, 'Gure Esku Dago' dinamikak horien guztien topaleku izan nahi du. Horretarako, honako hiru ardatz hauek hartuko dituzte oinarri: "Euskal Herria nazioa da, erabakitzeko eskubidea du, eta herritarrak protagonistak dira".

Erabakitzeko eskubidearen alde dauden norbanakoak aktibatzea da 'Gure Esku Dago' ekimenaren helburua. Sustatzaileek diotenez, "Europan abian da autodeterminazioaren trena, Eskozian edo Katalunian kasu, eta euskal herritarrek ere tren horretara igotzeko aukera dute".

Aurkezpena ekainaren 8an egingo dute Irungo FICOBAn. Ekitaldi horretarako, hain justu, abestia sortu dute euskal kulturgintzako hainbat aurpegi ezagunek: Kirmen Uribe, Kepa Junkera eta Eñaut Elorrieta.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X