Larunbatean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zentro-eskuina, Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazioan

Manifestaziorako deia berretsi dute Ipar Euskal Herriko hautetsi eta eragile nagusiek Baionan. Duela 14 urte departamenduaren alde egindako manifestazioan baino jendetza handiagoa espero dute.
Argazkia: EiTB

Lurralde Elkargoaren alde datorren larunbatean egingo duten manifestaziorako deia berretsi dute Ipar Euskal Herriko hautetsi eta gizarte-eragile nagusiek Baionan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Duela 14 urte departamenduaren alde egindako manifestazioan baino jendetza handiagoa espero dute deitzaileek, oraingo honetan zentro-eskuinak ere bat egin duelako Lurralde Elkargoaren aldeko aldarrikapenarekin.

Euskal Herriko Lurralde Koordinazioa osatzen duten erakundeetako buruek agerraldia egin dute Baionan. Koordinazioko kideek ekainaren 1eko manifestazioaren garrantzia nabarmendu dute eta politikariek azken hilabeteetan egin duten lanak herritarren babesa behar duela nabarmendu dute.

Manifestazioaren ondoren Koordinazioko ordezkariak Parisera joango dira Gobernuko ordezkariekin biltzera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X