Koordainketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inor botikarik gabe ez gelditzea ‘bermatu’ egingo du Jaurlaritzak

Botiken koordainketak diru sarrera txikiak dituzten pentsiodunengan eragiten dituen efektuak "murrizteko" formulak aztertuko dituzte.
Atzo ezarri zuten koordainketa Euskadin. Argazkia: EFE.
Atzo ezarri zuten koordainketa Euskadin. Argazkia: EFE.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Euskadin koordainketa ezartzeak "gastu farmazeutikoa murriztea ekarriko du", baina "inor botikarik gabe ez gelditzea ziurtatuko dugu", gaineratu du.

Atzo ezarri zuten botiken koordainketa Euskadin, eta, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean sailburuak esan duenez, "ondo funtzionatu du". Horren arabera, sistema "konplexua" da, Euskadiko 800 farmaziak Osasun Sailarekin konektatzen baititu, sare bat erabilita. Hala, "normala da lehenengo egunean ohikoa baino geldoago funtzionatzea", baina lehen eguneko emaitzarekin "pozik" agertu da.

Eusko Jaurlaritzak "erkidegoko inor botikarik gabe ez gelditzeko asmoa du", azaldu du Darponek. "Hori bermatzeko moduan gaude, eta horrela izango da", gaineratu du.

Halaber, sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritza koordainketak diru sarrera txikiak dituzten pentsiodunengan eragiten dituen efektuak "murrizteko formulak" aztertzen ari da, Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politikako Sailekin elkarlanean. "Urte bukaerarako" erabakiko dute zer egin, eta "atzeraeraginezko efektua izatea espero dugu", erantsi du.

Osasun sailburuaren arabera, EAEko osasun sistemak "ondo funtzionatzen du". "Aurrekontu nahikoa dugu" eta "zerbitzu publikoak babesten ari gara", adierazi du. Hala ere, "ez dira garai onenak", onartu du Darponek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X