Erantzuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcenas auzian 'demanda unibertsala' jartzea gomendatu dio PSOEk PPri

Sozialistek Carlos Floriano PPko kideak egindako iragarpenari erantzun diote. Florianok PSOEko Oscar Lopez kontrako ekintza legalak iragarri zituen PPk ezkutuko kontabiliatea zuela esateagatik.
Valenciano, erdian, Soraya Rodriguezen eta Rubalcabaren artean. Efe.

Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak uste du PPk "demanda unibertsala" aurkeztu beharko lukeela PPk azken 20 urteetan ezkutuko kontabilitatea izan duela uste dutenen kontra; izan ere, Valencianok berak, "Espainia erdiak eta atzerriaren zati handi batek" horixe uste dutela adierazi dute dagoeneko.

Valencianok Facebookeko profilean jarri du iritzia, Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariorde nagusiak igandean esandakoari erantzuteko. Florianok Oscar Lopez PSOEko  'hirugarrena' epaitegietara eramango zutela iragarri zuen, Lopezek PPn ezkutuko kontabilitatea eta gainsoldatak zeudela esan zuelako.

Valencianok ironia erabili du PPk Luis Barcenas diruzain ohia salatu ez dutela azpimarratu duenean. Bere iritziz, PPk "guztion kontrako demanda" prestatu beharko dute, Barcenas kenduta, nahiz eta diruzaina "errudun bakarra izan, Gobernuko partiduaren arabera".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X