Galdeketa Katalunian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mas: 'Katalunia ez da eurotik irtengo'

Kataluniak euroan jarraituko duela iragarri du Masek, kontsultaren emaitza edoizen izanda ere.
Artur Mas
Artur Mas

Artur Mas Generalitateko presidenteak Katalunia ez dela eurotik aterako zihurtatu du gaur, galdeketaren emaitza edozein dela eta. Balizko estatu katalan bat sortzearen ideiak Europan piztu duen eztabaidaren ondotik, inbertsoreak lasaitzeko asmoz egin ditu adierazpenak Masek.

"Ez dago arriskurik, ez dago beldurrik, Katalunia Europako merkatuaren barruan egongo da, baita euroaren barruan ere ", esan du Masek. Tortosan egin ditu adierazpen horiek presidenteak.

Artur Masen aburuz, "Katalunia estatu berri bat izateak baino, gehiago kezkatzen ditu inbertsoreak euroan jarraitzeak". "Euroa erabili ahal izateko ez da derrigorrezkoa Europar Batasuneko kide izatea, Andorra da horren adibide", gaineratu du.

Europar Batasunak eta Europako Parlamentuak esandakoen ondotik, Generalitateko presidenteak azpimarratu du Espainiak eta EBk konponbidea aurkituko dutela Kataluniak bertan jarraitu dezan. "Katalunia merkatu oso garrantzitsua da Espania eta Europako Batasunarentzat, beraz, beraiek arduratuko dira minik ez egiteaz", baieztatu du.

Kataluniako presidenteak, gainera, kontsulta egin ahal izateko laguntza eskatu dio Europari. "Herri lasai batek botoa modu demokratikoan eman ahal izateaz arduratu beharko luke Europar Batasunak, eskoziarren moduan", amaitu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X