Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Bueno: 'Opera xelebre bat da, baina ez du batere graziarik'

"Existitzen ez diren gaietaz hitz eginez bola bat sortu dute, Nafarroako hezkuntza sisteman garbiketa ideologiko bat egiteko helburuarekin", salatu du irakasle liberatuak (LAB).
18:00 - 20:00
Nafarroako irakasleak, azalpen eske gobernuaren ordezkaritzan

"Opera xelebre bat bezala definituko nuke, baina gaiak ez du batere graziarik; gutxienik egoera kafkianoa da", adierazi du Gorka Bueno Nafarroako irakasle liberatuak (LAB).

Bueno Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan elkarrizketatu dute. "Mundu guztiak Guardia Zibilaren txostena ikusi du, ustez zelatatu dituzten irakasleek izan ezik", salatu du Buenok. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Nafarroako irakasleen eskariei erantzutea ez du espero Buenok. "Ekintza sinbolikoa izan da", aldarrikatu du.

"Existitzen ez diren gaietaz hitz eginez bola bat sortu dute, Nafarroako hezkuntza sisteman garbiketa ideologiko bat egiteko helburuarekin. Irakasle batzuk sistematik at utzi nahi dituzte", erantsi du.

"Dena gaizki amaituko da, lege atzerakoi eta zapaltzaile batekin", esan du Buenok. "Frankismora bueltan garamatzan inboluzio bat gertatzen ari da", salatu du.

"D eredua kriminalizatu nahi dute, gatazka egoera bat sortuz", gaineratu du. Azkenik, "Nafarroako D ereduak Estatuko emaitzarik onenak" dituela nabarmendu du irakasleak.

Albiste gehiago politika

VITORIA, 01/07/2025.- La portavoz del Gobierno Vasco, María Ubarretxena (d), ha informado este martes de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno, en una rueda de prensa en la que también ha comparecido el consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado (i), para presenta las nuevas ayudas al emprendimiento comercial. EFE/ Adrián Ruiz Hierro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "oraingoz" ez du 'Koldo auzi'ko enpresekin lotutako kontraturik atzeman

Santos Cerdan espetxeratu eta biharamunean Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak egoera politikoa dela eta kezkatuta dagoela adierazi du beste behin, eta ikerketa azken bururaino eramatea eskatu. Halaber, azpimarratu du Espainian gobernu bat dagoen bitartean Eusko Jaurlaritzak gobernu horrekin lanean jarraituko duela. 

SEVILLA, 30/06/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, hace una declaración tras participar en la sesión inaugural de la IV Conferencia Internacional de la ONU sobre Financiación para el Desarrollo, este lunes en Sevilla. Unos setenta jefes de Estado o de Gobierno se reúnen desde hoy y hasta el próximo jueves en este encuentro que aspira movilizar más recursos en cooperación y reafirmar el compromiso con el multilateralismo. EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek dio Cerdanekin irmo jokatu zutela, eta orain justiziaren garaia dela

Alderdiak erantzukizun politikoak bere gain hartu zituela eta Cerdan alderditik baztertu zutela azpimarratu Espainiako presidenteak. Ikuspuntu politikoaren harira, esan du PSOEren jarrera beste alderdi batzuenarekin konparatuta "alde handia" dagoela esan du. Feijook Sanchezen dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du berriro.

Gehiago kargatu