Pere Navarrok PSCko hiru diputatu kritikoei aktak uzteko eskatu die
Pere Navarro PSCko idazkariak bere alderdiko hiru diputaturi "onestak" eta "koherenteak" izateko eta aktak uzteko eskatu die. Hiru parlamentari kritikoek boto diziplina hautsi zuten ostegunean Kataluniako Parlamentuan, subiranotasunaren kontsultaren inguruko bozketan.
"Ziur nago hiru alderdikideek euren aktei uko egingo dietela, onestak eta koherenteak izango direla eta Ros jaunak irekitako ohorearen bideari jarraituko diotela", adierazi du Navarrok Madrilen, PSOE alderdiaren Batzorde Federalaren sarreran.
PSC alderdiak hiru diputatu horiek kaleratu beharko ote lituzkeen galdetzean, parlamentariek pentsatzeko eta Angel Ros Lleidako alkateak hasitako bideari jarraitzeko bi egun dituztela adierazi du. Rosek bozketa baino lehen dimisioa aurkeztu zuen, barne diziplina ez hausteko.
Navarrok onartu duenez, PSCk bizi duen barne krisia Kataluniako gizartearen "suminduraren isla" da. Hala ere, gogorarazi du bere alderdiak lehenago ere "momentu oso zailak" bizi izan dituela historian zehar.
PSOEren Batzorde Federalean, Kataluniaren arazoan, borroka ez dela konponbidea defendatuko duela gehitu du PSCko buruak, eta alderdi osoak babesten duen modelo federalaren alde egingo duela.
Albiste gehiago politika
Osakidetzak asistentziarako 22 anbulantzia eta esku-hartze azkarreko 5 ibilgailu erosiko ditu
EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egindako galdera bati erantzunez iragarri du lizitazio hori Alberto Martinez Osasun sailburuak. Urte amaierarako aurreikusita dago, eta 10,9 milioi euro bideratuko dira horretarako.
Imanol Pradales: "Egonkortasuna bermatzea da nire eginkizuna, harremanak onak dira gobernuaren baitan"
Eneko Anduezak EAJren zuzendaritzarekin duen harremana lehen bezain ona ez dela esan ondoren, lehendakariari gobernukideen arteko harremanaz galdetu diote. Pradalesek esan du gobernuak ondo funtzionatzen duela. "Hori da gizarte honek espero duena", eta egonkortasuna mantentzea bere "ardura" dela gaineratu du.
Pradalesek eta Chivitek sinatutako lankidetza protokolo berriak mugikortasunari, trafikoari eta kulturari lotutako berrikuntzak dakartza
Protokolo berriak osasuna, industria eraldaketa, kultura eta euskara ditu ardatz. Guztira, 42 lankidetza arlo biltzen ditu, aurreko akordioak baino 13 gehiago.
Melgosak dio Bernedoko kanpamentuko arduradunek legea urratu zutela, jarduerak "modu klandestinoan" antolatuta
Bernedoko kanpamentuan gertatutakoaren eta ustezko delituen erantzukizuna antolatzaileei leporatu die Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak; izan ere, jarduera horiek "modu klandestinoan" antolatu zituzten. "Dena dela, errugabetasun-presuntzioa gorde behar da, epaiketa paralelorik gabe", gaineratu du.
EH Bilduk eta BNGk bilera egin dute Bilbon, egungo egoera politikoa aztertzeko
EH Bilduko eta BNGko ordezkariek bilera egin dute gaur goizean Bilbon, koalizio abertzalearen egoitzan, egungo egoera politikoa eta nazioarteko egoera aztertzeko.
Berriozabal: "Hau ez da EAJren eta PSE-EEren arteko harreman arazo bat, Anduezak EAJrekin hartu duen jarrera baino ez da"
Eneko Anduezaren adierazpenak gorabehera, EAJren eta PSE-EEren arteko harremana ona dela nabarmendu du Jone Berriozabal EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak.
Pradalesek eta Chivitek lankidetza protokolo berria berrituko dute ostiral honetan osasun, industria, kultura eta euskara arloetan
Akordioa 2021ean sinatutakoa ordezkatuko du, eta Gasteizen sinatuko da, bi gobernuek elkarrekin egingo duten ekitaldi batean, 29 eremu estrategikotan lankidetza zabaltzeko asmoz.
Osakidetzak bere gain hartuko ditu haurdunaldiaren borondatezko eteteak, progresiboki, baliabide propioekin
Gaur egun, Euskadiko emakume guztiek ziurtatuta dute doako zerbitzu hori, "berdintasunean, unibertsaltasunean eta osasun-sistemaren baitan", egiaztatutako klinikekin lankidetzan.
Pasaiako portuaren kudeaketa Jaurlaritzak izatea defendatu du Mendozak: "Ona da portuarentzat eta lehiakortasunarentzat"
Pasaiako portuaren harira EAJren eta PSE-EEren artean sortu den eztabaidaren harira, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du eskumen hori jasota dagoela Gernikako Estatutuan, eta Eusko Jaurlaritzak osorik kudeatuta, behar diren inbertsioak egingo dituela.
Eider Mendozak Bidegi auziari bukaera emateko eskatu du, eta "politika egiteko modu hau" uzteko eskatu dio EH Bilduri
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Bidegi auziari buruzko iritzia eman du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. "Politika egiteko modu hau" alde batera uzteko eskatu dio EH Bilduri, auziak sufrimendua sortzen baitu.