Desarmea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiaztatzaileak Bilbon dira

Arratsaldean lehendakariarekin bilduko dira, biharko ekitaldia baino lehen: taldearen arabera, egingo duten iragarpena "urrats garrantzitsua eta positiboa" izango da ETAren amaieraren bidean.
18:00 - 20:00
Hasi dira egiaztatzaileak Euskadira iristen

ETAren amaierarako egiaztatzaile taldeak, Ram Manikkalingam buru duelarik, Loiuko aireportuan hartu du lurra. Ostiral honetan egingo duten iragarpena "urrats garrantzitsua eta positiboa" izango da ETAren amaieraren bidean.

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen ordezkariak 13:45 aldera iritsi dira Loiuko aireportura.

Manikkalingamek ez du kazetariekin hitz egin, ezta hitzorduta dituzten bilerei buruz ere.

Iñigo Urkullu lehendakaria Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen ordezkariekin batzartuko da arratsaldean, ostiral honetan Bilboko Carlton hotelean egingo duten iragarpena aldez aurretik ezagutzeko.

Urkullurekin batzartuko dira egiaztatzaileak, baina alderdi politikoekin ere kontaktuak izango dituzte.

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordea Manikkalingamek, Sri Lankakoa, Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Chris Maccabe (Britainia Handia), Satish Nambiar (India), Fleur Ravensbergen (Herbehereak) eta Aracelly Santana (Ekuador).

Beraiekin batera, Pamela Kalkman eta Juan Garrigues etorri dira, hitzorduta dituzten zita guztiak koordinatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X