ETA-ren desarmea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oihartzuna nazioartean

Frantzian, Le Monde-k editoriala eskaini dio eta Erresuma Batuko BBCn oihartzuna izan du egiaztatzaileek Auzitegi Nazionalean egindako deklarazioa, eta Bill Clintonek zorte ona opa dio bake prozesuari
BBCk ostiralean argitaratu zuen bideoko irudi bat. Argazkia: EiTB
BBCk ostiralean argitaratu zuen bideoko irudi bat. Argazkia: EiTB

Azken egunotan Euskal Herriko bake prozesuaren inguruan gertaturikoaren oihartzunak mugak gainditu ditu. Zehazki esateko, ETAk armak erabili ezinik uzteko prozesua hasi duela jakinarazi zuen ostiralean Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak, eta gaur Auzitegi Nazionalean lekuko gisa deklaratu behar izan dute. Horrek guztiak zeresan handia eman du nazioartean.

Erresuma Batuan, BBC kate publikoak arreta gehiago eskaini dio nazioarteko egiaztatzaileek gaur Auzitegi Nazionalean egin duten deklarazioari, ostiraleko iragarpenari baino. BBCk bideo bat argitaratu zuen esklusiban nazioarteko katean, baina Erresuma Batuan ez zuten erakutsi.

Frantzian, Le Mondek editoriala eskaini dio Euskal Herriari eta Parisen eta Madrilen inmobilismoa salatu du. Euskal Herrian bizi den garaia, pasatzen utzi behar ez den unetzat jo du. Bestalde, nazioarteko egiaztatzaileen lana goraipatu du, eta Rajoyk horiek ez onartzea tamalgarritzat jo du. Halaber, Espainiako eta Frantziako Gobernuei jarrera aldatzeko eskatu die, eta zehazki Espainiari presoen sakabanaketa politikoa amaitzeko.

Bestalde, Bill Clinton AEBetako presidente ohiak zorterik onena opatu dio Euskal Herriko bake prozesuari, twitter bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X