Jonan Fernandez:'Oztopoak oztopo, prozesuak azkeneraino jarraituko du'
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak azpimarratu du ETAren armagabetze prozesua "azkeneraino" iritsiko dela, "oztopoak oztopo eta Espainiako Gobernuak baldintza teknikorik jarri ez arren".
Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izanak, prozesu hau guztia zailtzen duela iritzi dio Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
Nolanahi ere, "zailtasunak zailtasun, eta Espainiako Gobernuak baldintza teknikorik jarri ez arren, egiaztatzaileek lanean jarraitzeko borondatea agertu dute eta ziur agertu dira ETAren armagabetze prozesua gauzatzeko baldintzak egon badaudela, eta hori positiboa da", adierazi du.
Fernandezek azkeneko gertakariak "ikuspuntu zabalarekin begiratzeko" deia egin du, eta egoera zaila izan arren, aurrera egiteko aukerak egon badaudela esan du. "Alternatibak badaude eta bilatu egingo ditugu", esan du.
Gauzak ikuspuntu zabalarekin begiratzerakoan, bi gertakari nabarmendu du: ETAk duela bi urte bere jarduera armatua betirako amaitzeko hartu zuen erabakia eta duela hilabete batzuk euskal presoek bide legalak erabiltzeko hautuarekin bat egin izana.
Filtrazioak
Bestalde, azken orduotan zenbait komunikabidek zabaldutako informazioaz (ostiralean argitaratutako bideoan agertzen ziren ETAko kideek erabili ezinik utzitako armak eraman zituztela argitaratu da) galdetuta, Fernandezek esan du "filtrazio interesatuak" direla eta berak egiaztatzaileek esandakoari soilik ematen diola sinesgarritasuna.
"Azken orduetan emandako informazio batzuk ez dira zuzenak. Prestigiodun egiaztatzaileak dira eta lan serioa egiten ari dira. Filtrazio interesatuak dira eta ez da komeni horrelakoei kasurik egitea. Egiaztatzaileek ostiralean egindako iragarpenari egin behar zaio kasu eta egiaztatzaileek esan dute ETAren armagabetze prozesua sinesgarria dela", azaldu du.
Amaitzeko, Jonan Fernandezek esan du ETAk "ahalik eta azkarren" armagabetu behar duela, eta prozesu hori luzatzeak nori egiten dion mesede azter dezala eskatu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.