Urkullu: 'Estatus politiko berrirako baldintzak ematen dira'
Albiste gehiago politika
Pradalesen ustez, "gizartearen aktibazioa funtsezkoa den arren, euskarak legedia eta segurtasun juridikoa behar ditu"
Lehendakariak euskararen etorkizunari begira "jauzi kualitatiboa" emateko beharra azpimarratu du eta, testuinguru horretan, normalizazio prozesuan paradigma berri bat ezartzeko beharra adierazi du, "konfrontazioa saihestuta".
"Erdietsi dugun akordioarekin Euskal Herriko bake prozesua blindatu egin dugu"
Akordioa lortuta, espetxea saihestuko dute 2016 eta 2020 urteen artean 120 presoen ongietorriak antolatzeagatik Auzitegi Nazionalean auzipetutako 6 kideek.
Akordioa erdietsita, espetxea saihestuko dute presoen ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako 6 kideek
2 urteko espetxea ezarri zaie, eta hainbat baldintza beteta, bertan behera geratuko da. Besteak beste, ezingo dute parte hartu biktimak umiliatzea eragin dezakeen ekitaldietan. Auzipetuek onartu egin dute antolatu zituzten ongietorriekin biktimei min egin zietela.
Epaileak baztertu egin du Abalos eta Koldo Garcia espetxera bidaltzea, eta kautelazko neurriei eutsi die
Hortaz, magistratuak ez du onartu Alderdi Popularra buru duen akusazioak eskatutako behin-behineko kartzelaldia. Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiak adierazi du zabaldu diren grabaketetan ez duela bere ahotsa ezagutzen. Are gehiago, grabaketak ez ote dituzten manipulatu susmoa azaldu du. Koldo Garciak, berriz, ez deklaratzea erabaki du.
Espainiak akordioa lortu du NATOrekin, Defentsan % 5 gastatzetik salbuesteko
Sanchez presidenteak jakinarazi du Espainiak bere BPGaren % 2,1 bideratuko duela defentsarako gastura, "ez gehiago, ez gutxiago", eta horrek NATOrekin dituen konpromiso guztiak bermatzeko aukera emango diola. Sanchezen iragarpena "ke-laino" gisa ikusten du Feijook, Yolanda Diazentzat akordioa "norabide egokian doa" eta NATOrekin "ezer ez sinatzeko" eskatu dio Ione Belarrak.
Gerraren kontrako mezua emateko baliatu dute Bilbon, urtero, gudariei eta milizianoei egiten zaien omenaldia
Gogora Institutuak, Bilboko Udalak eta memoria-elkarteek gerra zibileko gudariak eta milizianoak gogoratu dituzte 'Aztarna' eskulturaren ondoan, Artxandan. Ekitaldia duela 19 urtetik egiten da, bakearekiko eta bizikidetzarekiko konpromisoa berresteko.

Osasun Ituna ixteko Jaurlaritzak duen "konpromisoa erakusteko unea iristear" dela uste du EH Bilduk
Koalizio abertzalearen arabera, "une erabakigarria da honakoa euskal osasun zerbitzua indartzeko" eta "dinamika pribatizatzaileari buelta emateko". Horregatik, EH Bilduk "irmoki" inplikatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta baita EAJri eta PSE-EEri ere.
“Bakea eta giza eskubideak” aldarrikatu ditu EAJk, Agirre lehendakariaren irudiaren aurrean egin duen lore-eskaintzan
Gerra Zibileko gudari eta milizianoei Artxandan egin dioten omenaldira joan aurretik, lore-eskaintza egin dio EAJk Agirre lehendakariaren irudiari, Bilbon. Ekitaldi horretan, Iñigo Ansola BBBko buruak AEBk Irani egindako erasoa salatu du.
UCOren txostena izango da protagonista bihar Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordean
Txostenaren arabera, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkaria izandakoak komisioak jaso zituen Nafarroako Gobernuak esleitutako hainbat obra publikoren truke.
Gorenak Cerdanen banku-kontuetan eta posta elektronikoan jarri du orain arreta
Hain zuzen ere, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) PSOEren egoitzan sartu da ostiralean, Cerdanen posta korporatiboa klonatzeko.