Adolfo Suarez hil da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSEk, EAJk eta PPk Suarezen lana goratu dute

Sortuk errespetua adierazi du baina, nabarmendu duenez, Suarezek "demokraziaren haustura saihesteko erreforma bultzatu zuen, Euskal Herria berezko nortasuna duen herria izatea ukatzeko".
Patxi Lopez, PSE. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, PSE. Argazkia: EFE

Adolfo Suarez gaur zendu den Espainiako presidente oiharen lana nabarmendu dute euskal politikariek. Suarezek "demokraziari egindako ekarpena" ekarri dute gogora.

Izaskun Bilbao EAJko euro-parlamentariak, berriz, Suarezek Kontzertu Ekonomikoaren berreskuratzean egindako lana nabarmendu du. "Ausarta izan zen", esan du buruzagi jeltzaleak. Andoni Ortuzarren hitzetan, Adolfo Suarezen "moduko politikari gehiago egongo balitz, espainiar Estatua, euskal herritarrak eta kataluniarrak hobeto egongo lirateke".

Pernando Barrena Sortuko ordezkariak errespetua adierazi du baina, nabarmendu duenez, Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiak "demokraziaren haustura saihesteko erreforma bultzatu zuen, horrela Euskal Herria berezko nortasuna duen herria, bere etorkizunaren jabe, izatea ukatzeko".

Patxi Lopez PSEko buruak twittereko bere kontuan publikatu duenez, Suarezek "frankismoa desmuntatu zuen eta demokraziarako bidea zuzendu zuen".  Lopezen hitzetan, "denok gaude zorretan berarekin".

Laura Garrido euskal popularren bozeramaileak ere Suarez  "demokraziarako bidegilea" izan zela esan du. "Gure historian ezinbesteko lana egin duen gizona", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X