Beren lekuan daude berriro
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikurrina eta Gipuzkoako bandera ostu dituzte Donostiako udaletxetik

Antza denez, bi gaztek lapurtu dituzte banderak, goizaldean. Ertzaintzak bi pertsona identifikarazi ditu portu inguruan, gertaerekin loturaren bat dutelakoan.
Gipuzkoako bandera kalean topatu dute botata, ikurrina, ordea, ordezkatu dute. EiTB
Gipuzkoako bandera kalean topatu dute botata, ikurrina, ordea, ordezkatu dute. EiTB

Donostiako udaletxeko ikurrina eta Gipuzkoako bandera lapurtu dituzte gaur, astelehen goizaldean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Ertzaintzak bi pertsona identifikarazi ditu portu inguruan, gertaerekin loturaren bat dutelakoan.

Aipatutako iturriaren arabera, lapurreta igande goizaldeko 1:50 inguruan jazo da. Ertzaintzako patruila batek bi gazte ikusi ditu udaletxeko terrazan, banderen hagekin zerbaitetan zebiltzala.

Gazteak, orduan, korrika atera dira portu aldera. Ondoren, bi pertsona identifikarazi dituzte ertzainek, gertatutakoarekin zerikusia zutelakoan.

Gipuzkoako bandera handik gutxira topatu dute kalean, lurrean botata, baina ikurrina ez dute topatu. Hortaz, beste bat jarri dute udaletxean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X