Krisi sozialista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Militanteek PSOEko buruzagia aukeratzea aztertzen ari da Rubalcaba

PSOEko idazkari nagusia lurraldeetako 'baroiekin' hitz egiten ari da uztaileko ezohiko batzarra militanteei zabaltzeko aukeraz iritzi bat eskatzeko.
18:00 - 20:00
Militante bakoitzaren botoa aintzat hartzea aztertzen ari da Rubalcaba

Zuzendaritza sozialistako iturriek jakitera eman dutenez, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia lurraldeetako 'baroiekin' hitz egiten ari da uztaileko ezohiko batzarra militanteei zabaltzeko aukeraz iritzi bat eskatzeko.

Eduardo Madina diputatu sozialistak ofizialki aukera hori planteatu du gaur. Barne-hauteskundeetara aurkeztuko den hautagaietako bat izatea espero dute askok, baina alderdiko idazkari nagusia izateko aukera aztertuko luke militanteek botoa emateko aukera izango balute.

Iturri sozialisten arabera, eztabaida "garrantzitsua eta egokia" da. Horregatik, Rubalcaba lurraldeetako idazkariekin hitz egiten ari da buruzagi berria hautatzeko aukera ezberdinak aztertzeko.

PSOEk Konferentzia Politikoa egin zuen azaroan. Militanteek idazkari nagusia hautatzeko aukera aztertu zuten orduan, baina behin betiko erabakia atzeratu egin zuten hurrengo batzarrera arte.

Formula onartzen baldin badute, militanteek aurkezten diren hautagaien artean idazkari nagusia aukeratzeko galdeketa deituko lukete uztaileko kongresua baino lehen; izan ere, batzar sozialistak militanteen erabakia berretsi eta alderdiko zuzendaritza berria onartu beharko luke soilik.

Albiste gehiago politika

Melgosa afirma que los responsables del campamento de Bernedo incumplieron la ley al organizarlo de forma "clandestina"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Melgosak dio Bernedoko kanpamentuko arduradunek legea urratu zutela, jarduerak "modu klandestinoan" antolatuta

Bernedoko kanpamentuan gertatutakoaren eta ustezko delituen erantzukizuna antolatzaileei leporatu die Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak; izan ere, jarduera horiek "modu klandestinoan" antolatu zituzten. "Dena dela, errugabetasun-presuntzioa gorde behar da, epaiketa paralelorik gabe", gaineratu du.

Gehiago kargatu