Krisi sozialista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaztela eta Leongo PSOEren zuzendaritzaren erdiak dimisioa aurkeztu du

PSCyLko zuzendaritzaren 44 kideetatik 25ek "ezustean" dimisioa aurkeztu dute, Julian Simon Antolakuntza idazkariak jakitera eman duenez.
Julio Villarrubia PSCyLko idazkari nagusia.
Julio Villarrubia PSCyLko idazkari nagusia.

Gaztela eta Leongo PSOEren zuzendaritzako kideen erdiak dimisioa aurkeztu du ostiral honetan, alderdiko batzar bat bukatu baino minutu batzuk lehenago.

PSCyLko zuzendaritzaren 44 kideetatik 25ek "ezustean" dimisioa aurkeztu dute, Julian Simon Antolakuntza idazkariak jakitera eman duenez. Simonek azaldu duenez, batzorde kudeatzaile bat izendatu beharko da orain.

Ez-ohiko batzarra

Julio Villarrubia PSCyLko idazkari nagusiak ez-ohiko batzarra deitzearen kontra azaldu da eta horrek eragin ditu dimisioak, Oscar Soto batzordeko kideak azaldu duenez,

''Aurrerapauso bat eman beharra zegoen'', adierazi du

Julio Villarrubiak Oscar Lopezi leporatu dio erantzukizuna

Bestalde, Villarubiak ''leilatasun falta'' egotzi dio Oscar López alderdiko Antolaketa  idazkariari. Prentsaurrekoan esan duenez, Lopezen egitasmoa izan da dimisioen sinadurak biltzea.

''Ezohikoa, lotsagarria, neurriz kanpokoa eta eskandalua da'', gaineratu du.

Villarrubiaren hitzetan, Lopezek ez ditu Europako hauteskundeen emaitzak ulertu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X