Exekutiba berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEko Exekutiba berriko aurpegiak

Pedro Sanchezek 20 emakume eta 18 gizonezko aukeratu ditu bere exekutiba berrian egoteko. Hauek dira sozialisten aurpegi berriak.
PSOE Ejecutiva
PSOE Ejecutiva

Hauek dira PSOEko Exekutiba berriko 38 kideak:

Micaela Navarro EfePresidentetza: Micaela Navarro (Andaluzia): Historian aurrenekoz, emakume bat izango da PSOEko burua. Orain arte, Andaluziako sozialisten presidentea izan da. Jose Antonio Griñanen tokia hartuko du orain. Aurretik, Andaluziako Berdintasunerako sailburua izan da, eta Kongresuan ere diputatu lanak egin ditu. Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiban ere izan zen. Bi alaba ditu.

 

 

Idazkaritza orokorra: Pedro Sanchez (Madril): Gutxik ezagutzen zuten alderdiaren barruan, eta ia inork iritzi publikoan. Pedro Sanchez (Madril, 1972) alderdiko baseak batzea lortu du. Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan lizentziaduna, Europako Ekonomia Politikan masterra egin zuen.

 

 

Cesar Luena PSOEAntolakuntza eta Hauteskunde Ekintza: Cesar Luena (Errioxa): Pedro Sanchezen esku eskuina izango da, Oscar Lopezen tokia hartuz. 33 urte ditu, eta orain arte Errioxako sozialisten buruzagia izan da. Humanitateetan lizentziaduna da eta bere promozioan Espediente Onenari saria eman zioten. Kongresuan ere aritu da, 2008tik.

 

 

Ekintza Politikorako idazkaria: Patxi Lopez (Euskadi): Lehendakaria izatea lortu zuen aurreneko sozialistak 12 urte eman ditu PSE-EEko idazkaritza orokorrean. Madrilera salto egin du Sanchezen eskutik. Portugaleten 1959. urtean jaioa, bere etxetik PSOEko buruzagi gehienak igaro ziren frankismo garaian, tartean Felipe Gonzalez, Joaquin Almunia, Ramon Rubial eta Manuel Chaves. Bere aita Eduardo Lopez Albizu ‘Lalo’ zen, UGTko buruzagi izandakoa.

 

Emigrazio idazkaritza: Roberto Jimenez (Nafarroa): PSNko burua izandakoa, Europako hauteskundeetan jasandako porrotaren ondorioz kargua uztea erabaki zuen. Orain, Sanchezen Exekutiban Emigrazio idazkaria izango da.

 

 

Manuel de la Rocha VazquezEkonomia idazkaritza: Manuel de la Rocha Vazquez (Madril): Manuel de la Rocha Izquierda Socialistako buruzagi ohiaren semea da. Eduardo Madinaren alde agertu zen idazkaritza orokorreko lehian, baina Sanchezek korronte hori bere exekutiban sartzea erabaki zuen.

 

 

Zerolo Carme ChaconNazioarteko Harremanetarako idazkaritza: Carme Chacon (Katalunia): 2012ko PSOEko Kongresuan Rubalcaba garaile atera ondoren, Miamira joan zen, unibertsitate batean irakasle lanak egiteko. Orain, nazioarteko politikaz arduratuko da Pedro Sanchezen lantaldean.

 

 

Pedro Zerolo PSOEMugimendu Sozialen idazkaritza: Pedro Zerolo (Madril). Berdintasunaren eta gay eta lesbianen eskubideen alde egindako lanagatik ezaguna da Zerolo. Jose Luis Rodríguez Zapateroren exekubitan kargu bera bete zuen. Homosexualen ezkontzak bultzatu zituen. Egun, pankrea minbiziaren aurka borrokan ari da.

 

 

Horrez gain, hauek dira PSOEko Exekutibako gaineko karguak:

Politika Federaleko Idazkaritza: Antonio Pradas (Andaluzia).

Berdintasun idazkaritza: Carmen Monton (Valentzia)

Erreforma demokratikoen idazkaritza: Ximo Puig (Valentzia)

Udal-Politikako idazkaritza: Adriana Lastra

Osasun idazkaritza: Maria Jose Sanchez Rubio (Andaluzia)

Enplegu idazkaritza: Mari Luz Rodriguez (Gaztela Mantxa)

Zientzia eta Partehartze idazkaritza: Maria Gonzalez Veracruz (Murtzia)

Ikasketa eta Programa idazkaritza: Meritxel Batet (Katalunia)

Formazio idazkaritza: Estefanía Palop

Aldaketa Klimatiko eta Jasangarritasuna: Pilar Lucio (Extremadura)

Herri Administrazioko idazkaritza: Susana Sumelzo (Aragoi)

Europar Batasuneko idazkaritza: Iratxe Garcia (Gaztela eta Leon)

Nekazaritza eta Arrantza idazkaritza: María Luisa Faneca

Hezkuntza idazkaritza: José Miguel Pérez (Kanariar Irlak)

Gizarte Ongizateko idazkaritza: Maria Luisa Carcedo

Kultura Idazkaritza: Iban Garcia del Blanco

Lankidetza Garapenerako idazkaritza: Noemí Cruz

Udalerri txikien idazkaritza: Manuela Galiano

Immigrazio idazkaritza: Eva Matarin

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X