Ustezko ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pujolen auziak are gehiago okertu du CiUren egoera, Cospedalen ustez

PPren idazkari nagusiarentzat, ordea, koalizio abertzalea lehenagotik omen zegoen galduta.
18:00 - 20:00
Hauteskunde legearen aldaketa, PP eta PSOEren arteko ika-mika

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak esan du Pujol familiaren ustezko ustelkeria kasuak are gehiago okertu duela CiUren egoera, baina koalizio abertzalea lehenagotik omen zegoen galduta.

"Mesede gutxien egiten diona alderdiak hartu duen kokaleku berria da, berez berea ez den eremu soziologiko, politiko eta ideologiko batean sartu baita, ERCren boto-emaileen eremuan, hain zuzen ere", azaldu du buruzagi espainiarrak Antena 3n egindako elkarrizketa batean.

Haren esanetan, CiUri kalte handiena egin diotenak "inoiz babestu ez dituen ideiak aldarrikatzea eta ez dagokion egoera eta une politikoa bizitzea" izan dira.

Diadari dagokionez, oso data "garrantzitsua" dela aitortu du, baina Pujolen auziak manifestari kopurua murriztuko ote duen galdetuta, Cospedalek erantzun du ez dakiela zein eragin izango duen.

Hauteskunde erreforma

Soraya Saenz de Santamaría Gobernu espainiarreko presidenteordeak Rajoyren Exekutiboak hauteskunde-erreforma bakardadean onartzeko prest ote dagoen argitzea saihestu du.

Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, lau aldiz galdetu diote Saenz de Santamariari Gobernua gehiengo absolutuaz baliatuko den erreforma onartzeko, baina berak erantzun du Gobernuak eztabaidatu nahi duela, eta ez eztabaidaren emaitza aurreratu.

Espainiako presidenteordeak, baina, PSOEri aurpegiratu dio orain PP kritikatzea, 1998an gai horren inguruan Lege Proposamena "idatzia" aurkeztu zuelako eta, gaineratu duenez, "orain ezetz esaten duten askok baietz esaten zuten orain dela bi hilabete, baina hau da sistema".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X