Ezohiko kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJrekin dituzten itun guztiak berraztertuko dituela esan du Mendiak

Gainera, azaldu duenez, PSE-EEren "agendan" ez dago jasota "nazionalisten lehentasunei" erantzutea, "kontsultak, presoak edo akordioak" ezartzen dituztelako.
18:00 - 20:00
%81eko babesa lortu du Idoia Mendiak proposatutako zuzendaritzak

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak iragarri duenez, EAJrekin dituzten itun guztiak berraztertu dituzte eta ez du onartuko izaera nazionalista duen ezer.

PSE-EEk asteburu honetan Bilbon egin duten kongresuaren itxierako hitzaldian, Mendiak ziurtatu egin du soilik herritarren egunerokoan eragiten duten gauzetan egingo dituztela akordioak, esaterako, langabezia, pobrezia, politika sozialak eta lan-eskubideak.

Hitzaldian, idazkari nagusiak terrorismoaren biktimak izan ditu gogoan, eta "hasiera berri" baten aurrean dagoela esan du, baina "betiko" Euskadiko Alderdi Sozialista izaten jarraitu eta ezberdintasunaren kontra egingo dutela zehaztu du.

Mendiaren esanetan, sozialistak "aniztasunaren eta tolerantziaren bermea dira herrialde honetan"; "identitatea ez baita gure politikaren eragilea, baloreek eta printzipioek mugitzen gaituzte, eta horiek elkartasuna, justizia, berdintasuna eta askatasuna izaten jarraitzen dute".

"Ez dugu identitatea lehenesten dutenenen herrialdea nahi, herrialdea elkarbanatu nahi dugu", Mendiaren arabera.

Idazkari nagusi berriak, halaber, ohartarazi duenez, PSE-EEren "agendan" ez dago jasota "nazionalisten lehentasunei" erantzutea, "kontsultak, presoak edo akordioak" ezartzen dituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X