Lopezek eta Aresek agur esan diete afiliatuei, PSEn aro bat itxita
Patxi Lopez gaur arte, larunbata, PSE-EEren idazkari nagusia izandakoa harro azaldu da berak ordezkatzen duen belaunaldi sozialistak "ETA garaitzeko eta askatasuna lortzeko" helburuak beteta utziko diolako lehenengo lerroan egoteari.
PSE-EEren idazkari nagusi gisa azken hitzaldia egin du, Bilbon, Idoia Mendia idazkari nagusi berri izendatuko duten Ezohiko Kongresuan. Lopezek ziurtatu du asteburu honetan aro bat bukatuko dela euskal sozialismoan, Rodolfo Aresekin eta Jesus Eguigurenekin batera PSE-EEn osatu duen goi-kargudunen belaunaldiak lekukoa hurrengoei pasatuta.
Lopezek esan du bere gurasoen belaunaldiak, “sozialista izateagatik erbesteratu” zituztenen belaunaldiak, demokrazia eta askatasuna lortu zituela frankismoaren ostean, eta bere belaunaldiak “ETAren amaiera lortu" duela.
Bere parte hartzean, Idoia Mendiari babesa emateko eskatu dio PSE-EE osoari Lopezek, orain 12 urte alderdiko "barne gatazka galdu" zutenek –alegia, Carlos Tokorikak eta Gemma Zabaletak- bera babestu zuten moduan.
Bestalde, Rodolfo Ares PSE-EEren Antolakuntza idazkariak, 30 urtez karguan izan ostean, terrorismoaren biktimak gogoratuz eta bakea Patxi Lopezek gidatutako "Jaurlaritza sozialista batek lortu zuela" nabarmenduz esan du agur.
Aresen esanetan, sozialistek "aro" bat itxi dute, eta "harro" agertu da ETAren terrorismoaren kontra sozialistek egindako borrokagatik eta Patxi Lopezekin Ajuria Enera heltzea lortzeagatik. Aresen arabera, "historiak bakearen lehendakari moduan gogoratuko du".
Zure interesekoa izan daiteke
Plus Ultra auziko epaileak uste du Zapaterok eta bere ingurukoek 1,9 milioi euroko irabaziak izan zituztela
Espainiako Gobernuko presidente ohia ekainaren 2rako deitu dute Auzitegi Nazionalera, eragimen-trafikoa eta lotutako beste delitu batzuk egotzita.
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Zapaterok ziurtatu du “inoiz” ez duela Plus Ultraren aldeko gestiorik egin
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere "jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti".
Gobernuak espero du “Justiziak justizia egitea” Zapaterorekin, eta haren ondarea defendatu du
Gobernuaren bozeramaile Elma Saizek adierazi du pandemian hainbat airelineari emandako maileguek enpresak eta lanpostuak salbatzeko aukera eman zutela.
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzia 2021ean Plus Ultra konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoarekin lotuta dago. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Zapateroren inputazioaren osteko erreakzioak: PPk Sanchezek agerraldia egin dezala eskatu du, eta Voxek, zentsura mozioa
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian. Albisteak erreakzio soka luzea ekarri du panorama politikoan.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.