Pujol Auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oleguer Pujol inputatuta, dirua zuritu duelakoan

Miaketek iraun duten bitartean atxikita izan dute. Gero komisaldegira eraman dute deklaratzera, baina aske utzi dute, deklaratzeari uko egin ostean.
18:00 - 20:00
Dirua zuritzea leporatu diote Oleguer Pujoli

Oleguer Pujol Ferrusolaren etxebizitzak eta bulegoak miatzeko agindua eman du gaur  Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak.  Oleguerrek eta haren bazkideak, Luis Iglesiasek, elkarrekin egindako hainbat operazio ikertzen ari da epailea. Higiezinen enpresekin lotutako zazpi operazio dira, hain justu, ikertzen ari direnak. Pedrazek uste du dirua zuritu zutela Pujolek eta Iglesiasek eta Ogasunari iruzur egin ziotela. Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren seme gazteena da Oleguer.

Oleguerrek eta Iglesiasek hainbat sozietate eta enpresa zituzten bien izenean, eta horien bitartez egindako salerosketak  dira operazio honen jomugan daudenak.

Madrilen, Bartzelonan, Melillan eta Valentzian Pujolek eta Iglesiasek dituzten etxeak eta bulegoak arakatu ditu Poliziak. Miaketak iraun duen bitartean, bi bazkideak atxikita egon diren arren, epaileak ez du eman haiek atxilotzeko agindurik. Hala ere, Poliziak atxilotuta eraman du presidente ohiaren semea komisaldegira, deklarazioa hartzeko. Baina uko egin dio deklaratzeari, eta aske utzi dute.

Kapitala zabaltzea

Estatu Espainiarreko eta Estatutik kanpoko sozietateen arteko negozioen eta kanpital aldatzeen inguruko informazioa bildu nahi du Pedraz epaileak.

Ikerketaren lehen ondorioen arabera, inbertsioak egin zituzten enpresetan kapital zabaltze handia egon zen. Finantzabideak zeintzuk izan ziren jakin nahi du epaileak.

Podemos eta Guanyem Barcelona taldeek jarritako helegitearen zati bat tramitera onartu zuen Pedrazek  urriaren 1ean , Ustelkeriaren Kontrako fiskalaren eskariz.  Oleguer Pujolekin zerikusia zuten eta Holandan eta Luxemburgen  erregistratuta zeuden hainbat sozietate ikertzea eskatzen zen bertan.

Ikerketaren iturburuan, Kanariar Uhartetan Oleguerrek erositako hotel baten finantzazioa zegoen. Salerosketa horretan erabilitako diruaren jatorria paradisu fiskalen batetik etor zitekeela uste du Pedrazek.


Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X