Petrolio zundaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanarietako zundaketen galdeketa, Auzitegi Konstituzionalera

Kanarietako Exekutiboak galdeketa azaroaren 23rako iragarri zuen. Espainiako Gobernuak helegitea iragarri du.
Teknopolis | energia berriztagarriak | petrolioa
Teknopolis | energia berriztagarriak | petrolioa

Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko dio Kanarietako Exekutiboak petrolio prosprekzioen inguruan aurreikusia duen galdeketari. Azaroaren 23rako aurreikusita dagoen ekimenaren aurka egingo dutela iragarri du Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan eman du ezagutzera Saenz de Santamariak Gobernuaren asmoa. Azaldu duenez, Estatu Kontseiluak prestatutako txostenaren ostean hartu du Gobernuak erabakia.

Kanarietako Gobernuaren bi dekreturen aurka egingo dutela iragarri du presidenteordeak. Bi dekretu horiek harremana dute elkarren artean eta petrolio zundaketari buruzko galdeketarekin lotuta daude.

Inpugnazioaren dataren inguruan galdetu diote Saenz de Santamariari kazetariek. “Ministroen Kontseiluak baimena ematen dio Mariano Rajoy presidenteari ekintza horien inpugnazioa eskatzeko”, azaldu du.

Inpugnazio eskaera baieztatu ondoren, jada sinatuta dagoena, Estatuko Abokatutzari dagokio hori Auzitegi Konstituzionalean erregistratzea. Horrela, datarik ezin duela ezagutzera eman esan du. Auzitegi Konstituzionala datorren azaroaren 4an bilduko da.

Kanarietako galdeketaren inguruan Espainiako Gobernuak beste edonolako planteamendurik aztertu duen ere galdetu diote Saenz de Santamariari. “Estatuko eskumenez hitz egiten ari gara, ez Kanarietako Exekutiboaz”, zehaztu du.

“Kanariek euren konpetentziak dituzte, Gobernuak errespetatzen dituen konpetentziak, eta konpetentzia horien barruan hartu ahal izango ditu erkidego horrek egokitzat deritzon erabakiak. Konstituzioak Estatuari egozten dion eskuduntza baten inguruko galdeketari buruz ari gara”, nabarmendu du.

“Eskumen horien inguruan negoziazio biderik ez” dagoela esan du, eta autonomia erkidegoek eta Estatuak, bakoitzak bere eskumenak bete behar dituela. “Beste kontu bat da eskumenen eredua ez betetzea edo ez errespetatzea”, amaitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.

MADRID, 26/11/2025.- La diputada del PNV, Maribel Vaquero, durante su intervención en la sesión de control al Ejecutivo de este miércoles en el Congreso. EFE/ZIPI ARAGON
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin

EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako ezkutu sozialaren errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo funts putre bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X