Pujol sendia: Nor da nor eta zer egozten diete?
Justiziak hainbat ikerketa abiatu ditu Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohiaren sendiko zazpi kideren kontra, ustelkeria delituak egotzita, eta horietako hiru inputatu ditu, Pujolen hiru seme, hain zuzen ere: Oriol, Jordi eta Oleguer.
Bost epailek jarri dute kolokan Pujol sendia: Bartzelonako bi, Auzitegi Nazionaleko beste bi eta Liechtensteingo bat. Egotzitako delituak askotarikoak dira: dirua zuritzea, iruzur fiskala, funtzionario-eroskeria, influentzia-trafikoa…
- Jordi Pujol i Soley (1930): Zita Hernandez Bartzelonako 31. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak ikerketa abiatu du Kataluniako Gobernuko presidentearen eta Marta Ferrusola emaztearen aurka, Manos Limpias sindikatuak aurkeztutako kereila bat onartu eta gero.
Udan, 30 urtez atzerrian dirutza ezkutatu izan duela aitortu zuen Pujolek, eta diru hori aitak oinordetzan eman ziola esan zuen.
Halaber, Liechtensteingo epaile batek ere ikerketa hasi du Jordi Pujolen aurka, dirua zuritzea egotzita. Prozedura horren baitan, epailea Interpoli zuzendu zaio, Bartzelonako epaitegiari president ohiaren aurrekariak eska diezazkion.

- Jordi Pujol Ferrusola (1958): Pujol-Ferrusola senar-emazteen seme zaharrena eta Merce Girones emazte ohia inputatu egin ditu Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak. Izan ere, hainbat enpresari legez kanpoko komisioak kobratzea egotzi die, kontratu publikoak esleitzearen truke.
Epaileak dirua zuritzea eta iruzur fiskala egozten die, eta, azaroaren 12an, senar-emazteen 11 ustezko kolaboratzaile galdekatuko ditu; Ramon Girones eta Merce Riera (Jordi Pujol Ferrusolaren aitaginarreba eta amaginarreba), besteak beste.
Epailaren arabera, Jordi Pujol Ferrusolak 2,4 milioi euro mugitu zituen Andorran zuen kontu korronte batetik Mexikora, Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu eta sei egunera. Irailaren 15ean, baina, atzerrian dirurik ez duela deklaratu zuen epailearen aurrean.
Pujol Ferrusolaren bikotekide ohi batek, Maria Victoria Alvarezek, ustelkeria kasuak salatu ondoren hasi zen ikerketa.

- Oriol Pujol (1966): Ibilgailuen azterketa teknikoen (IAT) esleipenen auzian inputatuta dago iazko martxotik. Epailearen ustez, Oriol Pujol bere "eragin politikoaz" baliatu zen hainbat enpresabururen alde egiteko, horien enpresen deslokalizazio prozesuan. Horren truke, enpresa horiek Oriol Pujolen emaztearen (Anna Vidal) enpresaren zerbitzuen kontratazio simulatua egiten zuten. Horren emaztea ere inputatu dute.
Horrela, Anna Vidalen enpresak (Alta Partners) gutxienez 699.752 euro lortu zituen zazpi urtean, Sharp, Yamaha eta Sony konpainien deslokalizazio prozesuetan laguntzeagatik.
CDCko idazkari nagusi eta CiUko diputatu zen Oriol Pujol, baina utzi egin ditu karguak.

- Oleguer Pujol (1972): Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak dirua zuritzea eta Ogasunaren aurkako delituak egotzi dizkio, higiezinen sektorean egindako zazpi operazio direla eta. Adibidez, Oleguer Pujolek Kanariar uharteetako hotel bat erosi zuen, 8 milioi euroren truke, paradisu fiskal batean zituen funtsekin.
Santander bankuko 1.152 bulego eta Bankiaren eraikin bat erosteko erabilitako dirua ere ikertzen ari dira.

- Josep Pujol (1963): Paradisu fiskaletan dirua duela eta amnistia fiskalarekin 2 milioi euro erregularizatu dituela aitortu du.
EuroPraxis Consulting Holding konpainiaren fundatzaile eta kontseilari izan zen. Konpainia horrek hainbat kontratu sinatu zituen Generalitatearekin. Josepen beste konpainia bat, Tourism and Leisure, ikertu egin zuen Bartzelonako epaile batek 2002. urtean, Gobernuarentzat hainbat ikerketa egin zituelako.
- Pere Pujol (1965): Kataluniako Gobernuarekin hainbat kontratu sinatu zituen Entorn enpresan egin zuen lan. Dirutza du Andorran.
- Marta Pujol (1959): Generalitatearekin 120 milioi euroko kontratuak sinatu zituen, eta PSCk auzia Parlamentura eraman zuen 1999. urtean. Andorran dirutza zuen, eta 22.000 euro eskudirutan atera zituen, dirutza hori erregularizatu baino lehen.
- Mireia Pujol (1969): 157.000 euro eskudirutan atera zituen Andorratik, bertan zuen dirua erregularizatu baino lehen.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.