Cayo Lari elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koalizio neoliberalaren 'tentazioan' ez erortzea eskatu dio IUk PSOEri

Cayo Larak uste du botere ekonomikoak ‘’zotzak mugitu’’ dituela, eta balitekeela norbaitek interesa izatea ‘’ezkerra banatzeko plataformak jartzeko’’.
18:00 - 20:00
Cayo Larak PPrekin koalizioak egitean ez pentsatzeko eskatu dio PSOEri

Cayo Lara IU Izquierda Unidako koordinatzaile nagusiak PSOEri eskatu dio ez dadila koalizio neoliberalaren ‘’tentazioa erori’’, eta ez dela bat egin ‘’botere ekonomikoaren buruetan bueltaka dabilen balizko koalizio handi’’ batekin, horren bidez Espainian politika neoliberalak bideratzen jarraitzeko.

Efen egindako elkarrizketa batean, Larak gogoratu du Alemanian dagoeneko ‘’erori’’ direla formula horretan, eta sozialdemokratek ere politika neoliberalak egiten dituztela. IUko buruak ohartarazi duenez, ‘’sistema kapitalistak gaitasun handia du’’ ezkerreko indarren hazkundearen aurrean defendatzeko.

Horren harian, Cayo Larak azpimarratu du % 12-13ko hazkunde mailan zegoela IU’’, eta gaur egun ‘’% 15-16an egon zitekeela, beste indar politiko bat agertu izan ez balitz’’. Elkarrizketan zehar ez du Podemos aipatu Larak, baina esan du botere ekonomikoak ‘’zotzak mugitu’’ dituela, eta balitekeela norbaitek interesa izatea ‘’ezkerra banatzeko plataformak jartzeko’’. ‘’Ezkerretik sortzen den edozein kimu seriorekin bukatu nahi dute batzuek’’, gaineratu du.

Haserreari etekina ateratzeko gaitasuna

IUk herritarren haserrea kapitalizatu ez izanaz galdetuta, zera esan du Cayo Larak: ‘’Guk memoria, historia eta motxila bat daukagu, eta bertan gauza positiboak eta negatiboak; egon izan dira ezkerreko zein eskuineko zenbait mezu guk inoiz botako ez ditugunak, baina gizartearen zati batean harrera ona izan dutenak’’. Podemosen ustekabeko agerraldiaren inguruan, Cayo Larak azpimarratu du ‘’ezkerretik’’ agertutako indar politikoa dela, eta kezka handiagoa eragingo liokeela eskuinetik mugimendu populista agertu izan balitz, beste herrialde batzuetan geratu den bezala.

Zerrendaburu hauteskunde orokorretan

IUko zerrendaburu ez izateko erabakia dela-eta, Larak berretsi du ‘’keinu’’ bat izan dela, ‘’eserlekuari itsatsita’’ ez dagoela agerian uzteko. Podemos agertu izan ez balitz erabaki hori berau hartuko ote zukeen ere galdetu diote: ‘’Batek daki, baina ez naiz eserlekuetan itsatsita egotekoa’’, erantzun du.

Alberto Garzon

Alberto Garzon alderdiko etorkizuna ote den galdetuta, Cayo Larak neutraltasunera jo du. ‘’Organizazioaren etorkizun diren gazteen artean dago. Ehunka dira, eta oso ongi trebatuak. Alberto horietako bat da’’, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X