Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiur: 'Falcianiren zerrendan dozenaka euskal herritar izango dira'

Zerrenda horretan agertzen direnak "lapur hutsak" direla salatu du Sabino Cuadrak.
Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua. EFE
Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua. EFE

Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuaren ustez, Falcianiren zerrendan "Euskal Herriko dozenaka pertsona" agertuko dira. Suitzan diru ezkutua duten pertsonen izen-abizenak biltzen ditu zerrenda horrek.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketan, Suitzan dirua ezkutatzen duten pertsonak "lapurrak" direla salatu du Cuadrak, Ogasunari zergak ordaintzen ez dizkiotelako. "Diru hori ez dago ondo irabazita; irabazitako dirua zergak ordaindu eta gero geratzen dena da", adierazi du.

Horren esanetan, "penagarria" da oraindik Falcianiren zerrenda osoa publikatu ez izana. Izan ere, "gauza jakina zen Botin sendia dela Estatuan iruzur handiena egiten duena". Gainera, Ibex 35ean kotizatzen duten enpresa guztien artean, paradisu fiskaletan elkarte gehien dituen konpainia Santander Bankua dela salatu du.

"Ezusteko ugari izango dira zerrenda osoan, bai Estatuan, bai Euskal Herrian", gaineratu du. Halere, Cuadrak esan du ez duela horri buruzko informaziorik, eta EAEn ere iruzurgileak egotea "probabilitate kontua" dela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Brindisa bilboko udaletxean, aurrekontuak presupuestos 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak 2026rako aurrekontua onartu du, eta urte bukaerako ohiko brindisa egin dute alderdi guztiek

EAJren eta PSEren botoak nahikoak izan dira aurrekontua onesteko, oposizioaren proposamenak onartu gabe. Hiriburuak 751 milioi euro izango ditu, 2025ean baino 32 milioi gehiago, eta gizarte gastua asetzeko, azpiegiturak hobetzeko eta kultura bultzatzeko erabiliko dira nagusiki. Azken urteetan bezala, Bilboko Udala ez da zorpetuko. Aurrekontuak onartu ondoren, Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek arabiar aretoan topa egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X