Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 pertsona atxilotu dituzte, talde jihadista bateko kideak direlakoan

Zortziak espainiarrak dira. Kataluniako zazpi herritan eta Avila eta Ciudad Realeko probintzietan egin dituzte atxiloketak.
18:00 - 20:00
Zortzi ustezko jihadista atxilotu ditu Poliziak

Polizia Nazionalak eta Kataluniako Poliziak zortzi lagun atxilotu ditu gaur goizaldean, zelula jihadista bateko kide izatea egotzita. Estatuko hainbat probintziatan egin dute operazioa, Barne Ministerioak ohar batean jakitera eman duenez.

Atxilo hartutako zortziek Espainiako nazionalitatea dute, baina bost jatorriz marokoarrak dira. Operazioa Kataluniako zazpi herritan (Bartzelona, Manlleu, L'Hospitalet de Llobregat, Piera, Malgrat de Mar, Terrassa  eta Figueres) eta Avilan eta Ciudad Realen egin dute.

Azaldutakoaren arabera, "atxilotuek beste pertsona batzuk atentatu terroristak egitera bultzatzen zituzten, beste herrialde batzuetan erabilitako modus operandi berdina jarraituz".

Horrez gain, "Siriara eta Irakera bidaltzeko hautagaiak ere aukeratu egiten zituzten".

Gaur goizean Bartzelonan, Gironan, Avilan eta Ciudad Realen miaketak egin dituzte.

Javier Gomez Bermudez epaileak eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak agindutako operazioa da, eta irekita jarraitzen duela adierazi du Espainiako Gobernuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X