ANDALUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rivera: 'PPk 30 urtean baino gehiago lortu dugu guk hilabete gutxian'

PSOErekin Susana Diaz presidente izendatzeko akordioa itxi ondoren, Ciudadanoseko buruak esan du sozialisten jarrera 'errotik aldatu' dela.
Albert Rivera, Ciudadanos.EFE.
Albert Rivera, Ciudadanos.EFE.

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko burua  "pozik" agertu da, Andaluziako sozialistekin akordioa itxi ostean. Susana Diazen inbestidura babestuko dute bihar, eta horretarako ustelkeriaren aurkako ituna izenpetu dute PSOEkin. 70 neurri adostu dituzte, tartean, Manuel Chaves Andaluziako presidente ohiaren ingurukoa. Chaves inputatuta dago, eta Auzitegi Gorenak auziaren inguruko ebazpena kaleratzen duenean, baliteke presidente izandakoak diputatu akta entregatu behar izatea.

Komunikabideen aurreko agerraldian, Riverak adierazi du PSOEren jarrera "errotik aldatu" dela. Besteak beste, Chavesen kargu gabetzearen aukera onartu izana jarri du adibidetzat.

Ciudadanoseko buruaren hitzetan, Alderdi Popularrak Andaluzian 30 urtean lortu ez duena lortu dute eurek hilabete gutxian.

"Gobernuan egon gabe" aldaketa esanguratsuak lortu dituztela esan du Riverak: hala nola, ekonomiaren gardentasunean eta alor sozialean adostutakoak aipatu ditu.

PSOEk eta Ciudadanosek izenpetutako akordioan gardentasunarekin lotutako 35 neurri, ogasunarekin lotutako 17 proposamen eta 18 neurri sozial daude jasota.

l daude jasota.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X