gobernu berria nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ayerdi elkarrizketa sozialaren alde, kalitatezko enplegua sortzeko

"Etorkizuneko enpresa berri baten eredurako bidea hartu behar dugu", hain zuzen, enpresen arrakasta "partekatu ahal izateko", esan du presidenteordeak.
manu ayerdi efe
manu ayerdi efe

Manu Ayerdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko presidenteordeak oinarrizkotzat jo du elkarrizketa bizia izatea sindikatuekin eta patronalarekin elkarrekin Gobernu berriaren lehentasunetako bat lortzeko, hau da, "enplegua sortzea, abizen guztiekin, kalitatezko enplegua".

Nafarroan, esan dionez Ayerdik Eferi, "adostasun esparruetara" hel beharko litzateke eragile ekonomiko eta sozialekin, "lan-erreformaren gordintasuna atzean" utzi ahal izateko, enpresa-kultura berri baten ikuspuntutik, "amankomuneko proiektua".

"Etorkizuneko enpresa berri baten eredurako bidea hartu behar dugu", enpresen arrakasta "partekatu ahal izateko" eredua, hain zuzen, esan du presidenteordeak.

Foru Gobernuko akordioaren arabera, kendu egingo dute Elkarrizketa Sozialaren Batzordearen finantzazioa, UGT, CEN eta CCOO horren kide dira. "Ez da estaldutako finantzazioa, baizik eta finantzazio argia da, UPNk, PSNk eta PPk onartutakoa".

Hori dela eta, azaldu duenez, Gobernuak harremanak mantenduko ditu, ez soilik UGTrekin eta CCOOrekin, baizik eta ELArekin eta LABekin ere bai, "Batzordeak jarraitzea merezi duen ikusteko, edo desegitea" eta bestelako formulak erabili, finantzazioa handitzea ekarriko badute ere, baina beti ere ordezkaritzan oinarritutakoak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X