Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asparrenako alkate ohi baten aurkako margoak salatu ditu EAJk

Araba Buru Batzarrak deitoratu duenez, "iraganean bizi diren herritarren bidegabekeriaren erakusle dira" margo horiek.

Araian bizi den jeltzale baten etxe-aurrealdean agertutako margoak salatu ditu EAJren Araba Buru Batzarrak. Margo horietan honatx irakur daiteke: 'EAJ kartzelaria. Presoak etxera'.

Margo horiek Alfredo Saez de Arregi 1991-1995 urte bitartean Asparrenako alkate izandakoaren etxean agertu dira. Gainera, EAJren burua izan zen Asparrenan bertan.

Araba Buru Batzarraren irudiko, margo horiek "iraganean bizi diren herritarren bidegabekeriaren erakusle dira, herritar horiek bake-prozesuaren sendotzeari eta normalizazioari uko egin baitiote".

Halaber, datorren udal osoko bilkuran gaitzespen-mozioa aurkeztuko duela iragarri du Arabako EAJk, jazoera horiek "gaur Araian bizi dugun jaia (Artzain Eguna) zikindu baitute".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X