Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cameron eta Merkel ahots interesatuak dira, Artur Masen irudiko

Generalitateko presidenteak esan duenez, "honaino iritsi gara ez burutik jota gaudelako, Gobernu zentralarekin negoziatzeko saiakera guztiek ezetza jaso dutelako baizik".
ROMEVA, ORIOL JUNQUERAS ETA ARTUR MAS EFE
Romeva, Junqueras eta Mas. Argazkia: EFE

Artur Mas Generalitateko presidenteak eta Junts pel siren hautagaiak larunbat honetan adierazi duenez, "honaino iritsi gara ez burutik jota gaudelako, Gobernu zentralarekin negoziatzeko saiakera guztiek ezetza jaso dutelako baizik".

Junts pel siren hauteskunde-programaren aurkezpenean egin ditu adierazpen hauek, Bartzelonan, alegia. Masekin batera, Oriol Junqueras ERCko burua eta Raul Romeva Junts pel siren zerrendaburua ere izan dira.

Masek gogoratu duenez, Kataluniako Gobernuak ezezko ugari jaso ditu: Estatutua, itun fiskal, legezko erreferenduma egiteko eskumena Kataluniari emateko eskaera, Kontsulta-Legea, U9aren deialdia, eta prozesu parte-hartzailea.

Gauzak horrela, Masek ohartarazi duenez, Junts pel sik I27ko hauteskundeak irabazten baditu, Europar Batasunaren barnean Estatu katalana eratzeko prozesua abiaraziko dute. Gainera, euren artean babesten diren Estatuetako ahots interesatutzat jo ditu David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.

Halaber, Espainiarekiko deskonexioa egitekotan, ikuspuntu legezkotik egingo dutela azpimarratu du. "Hortik aurrera Kataluniako araudia ezartzen hasiko gara", esan du Masek. Dena dela, iragankortasun neurriak izango direla iragarri du, segurtasun falta juridikoak gutxitzeko asmoz, xede izanik Estatu independente berriak eskumen osoa izatea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X