Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zigorrik ez Sabino Cuadrarentzat, baina atzera egiteko eskatu diote

Kongresuko Mahaiak ohartarazi duenez, "iraina erretiratu" ezean araudiko "neurri zorrotzenak" ezarriko dizkiote. Halere, Cuadrak uko egin dio esandakoa zuzentzeari, egindakoa ez delako "iraina".
MAM-eko argazkia: sabino-cuadra_
MAM-eko argazkia: sabino-cuadra_

Oraingoz, zigorrik gabe. Hala geratu da Kongresuak Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuaren kontra abiatutako auzia. Espainiako Konstituzioaren orrialde batzuk apurtu zituela eta, haren kontrako prozedura abiatu zuen ganberak, eta gaur aztertu du afera Mahaiak.

Dena dela, Cuadra bera eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramailea ostegunerako deitu ditu Jesus Posada Kongresuko presidenteak, eta egindako "iraina erretiratzeko" eskatuko dio. Hori egin ezean, ganberako araudian jasota dauden "neurri zorrotzenak" ezarriko dizkiote, Posadak ohartarazi duenez.

Irailaren 16ko osoko bilkuran, Konstituzionala erreformatzeko eztabaidan, apurtu zituen Cuadrak Konstituzioaren orrialde horiek. Espainiako batasunari dagozkion pasarteak jasotzen dituztenengatik protesta egiteko egin zuen, hitzaldian azaldu zuenez:

Kongresuko Mahaiak aho batez (PPko eta PSOEko diputatuek bakarrik dute ordezkaritza bertan) onartu duen adierazpen batean, Cuadrak egindakoa "erabat arbuiatu" du erakundeak, herritar guztiei egindako "irain onartezina" eta "askatasunaren sinbolo" den Konstituzioari "laidoa" dela ulertuta.

Cuadrak ez du barkamena eskatuko

Halere, Cuadrak uko egin dio esandakoa zuzentzeari eta barkamena eskatzeari, bere ustean, egindakoa ez delako "iraina".

Jesus Posada Kongresuko presidenteak Cuadra eta Xabier Mikel Errekondoko Amaiurreko kideak deitu ditu datorren ostegunerako, diputatu abertzaleak "egindako iraina" zuzen dezan.

Aldiz, Cuadrak berretsi egin du gaur egindakoa eta berriz ere esan du "ohiko" keinua izan zela, diskurtsoa sendotzeko, Konstituzioa ez baita askatasunaren ikur, "inposizioarena baizik".

"Gure ustean ez da irain pertsonala ez instituzionala. Norbait iraindua sentitu baldin bada, hori ez zen gure asmoa, baina ez daukat besterik gaineratzeko", esan du Cuadrak Kongresuko korridoreetan.

Halaber, Cuadrak aurreratu egin duenez, datorren osteguneko bileran aipatutako mezua helaraziko dio Posadar, eta gogorarazi egin du, era berean, Posadak berak amaitutzat eman zuela gertatutakoa, egunean bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X