Podemos Euskadi: 'normalizazio prozesurako oztopoa' da dimisioa
Podemos Euakdiko Koordinazio Batzordeak uste du Arantza Quirogaren dimisioa "normalizazio prozesurako oztopoa" dela. Gainera, "PPk argi utzi du ez duela mugitu nahi, atzera begira dagoela eta hiritarrei bizkarra ematen diela", azaldu dute.
Agiri batean, Podemos Euskadik aitortu du "aldierdi guztien arteko elkarrizketa sustatzeko egoera perfektua" zegoela, baina PPk "PPk argi utzi du ez duela mugitu nahi, atzera begira dagoela eta hiritarrei bizkarra ematen diela". "Quiroga ausarta izan dela aitortzen dugu eta sakrifikatu dute", azaldu dute.
"Podemosen eskua luzatuta dago normalizazio prozesurako pausuak eman nahi dituztenentzat, eszenario berri baten bila", azpimarratu dute. "Egoera berri honetan dugun jarrera Podemos Euskadiren hiritar asanblean argi gelditu zen, 'Bakegintza' txostenak argi uzten du gure posizio politikoa", gaineratu dute.
Podemos Euskadiren Hiritarren Batzordearen arabera, "ezinbestekoa da kultura juridiko demokratikoaren oinarri diren berme-oinarriak berrezartzea".
berrezartzea".Albiste gehiago politika
Yolanda Diaz: "Pedro Sanchezek ez du herrialdea demokratikoki berreraikitzeko neurririk proposatu"
Espainiako Gobernuko Lan ministroak Pedro Sanchezek PSOEren Batzorde Federalean egindako agerraldia kritikatu du, eta ohartarazi duenez, "aldaketarik ezean", datorren asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran egingo duen agerraldian "Alderdi Sozialistaren izenean" hitz egingo du Sanchezek, "eta ez Gobernuaren izenean".
Feijoo: "Gure herrialdea berreraikitzea da nire konpromisoa"
Alberto Nuñez Feijooren lidergoa indartzea eta gobernu-alternatiba gisa agertzea helburu dituen XXI. Kongresu Nazionala egiten ari dira popularrak asteburu honetan.
Sanchezek hamahiru neurri proposatu ditu alderdi barruko ustelkeria kasuei aurre egiteko
Rebeca Torro valentziarra, orain arte Industriako Estatu idazkari zena, izango da Cerdanen ordezkoa. Ezagunak ziren polemikez gain, orain beste bat gehitu zaie, Salazarrek uko egin baitio bere karguari sexu-jazarpen salaketengatik.
Sanchezek barkamena eskatu die sozialistei "merezi ez zutenengan" konfiantza izan zuelako, baina, "arduragatik" aurrera egin behar dela berretsi du
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalean onartu du une zailak bizi dituela alderdiak, baina, traizioak traizio, "lortu dugunagatik eta lortzeko diugun guztiagatik" lanean jarraitzeko deia egin du.
Donostiako Udalak hiru plaka berri jarri ditu, 1979an ETAk hildako Espainiako hiru polizien omenez
Murtziatik etorri berriak, Donostiara iritsi eta hurrengo egunean hil zituzten. 41, 30 eta 29 urtekoak ziren hildakoak, ezkonduta zeuden eta seme-alabak zeuzkaten. Euren senideak, oso hunkituta, izan dira gaurko omenaldian.
Osasun Ituna hobetzeko "tarte handia" dagoela ohartarazi dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
Koalizioaren aburuz, sektoreko sindikatu gehienak kontra dituen ituna ez da batasun akordio bat. Dena den, neurri horiek aplikatzeko orain hasiko den laugarren fasera begira, erantzukizunez jokatuko dutela iragarri du, osasun sistema publikoa bermatu dadin ziurtatzeko.
Francisco Salazarrek uko egin dio PSOEren zuzendaritzari, sexu-jazarpen salaketen ostean
Rebeca Torro Antolakuntza idazkariaren albokoa izan behar zuen Hauteskunde Ekintza eta Analisirako Idazkaritzan. Salazar ez da PSOEren Exekutiba Federal berriko kide izango, eta Pedro Sanchezen aholkulari gisa Moncloan zuen kargutik "behin-behinean" kentzeko eskatu du. Zehazki, Gobernuko Lehendakaritzaren koordinatzaile instituzionala zen.
Andueza: "Euskal sozialistok badakigu egoera zailenetan ondo lan egiten"
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du lan egiten jarraitzeko asmoz joan direla PSOEren Batzorde Federalera, "ibilide orri eta norabide berria" ezartzeko prozesuan parte hartzera.
EAEk "aldez aurretik egindako ahalegina" kontuan hartu izana baloratu du Melgosak: "Orain beste erkidego batzuek egin behar dute"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua pozik agertu da Ministerioak kontuan hartu duelako Euskal Autonomia Erkidegoak adingabe migratzaileak hartzeko "aldez aurretik egindako ahalegin etengabea": "Orain beste erkidego batzuek egin behar dute", erantsi du.
PSOEk bere Kode Etikoa aldatuko du prostituzioa erabiltzen dutenak kanporatzeko
Pedro Sanchez bere alderdiko Berdintasun idazkariekin bildu da erreformari heltzeko. Kode Etiko berriak PSOE abolizionista dela azpimarratuko du, prostituzioa "emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpena" baita.