A20ko Hauteskunde Orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk dio Euskadiko PPn Rajoyren hauteskunde-interesa gailentzen dela

Horrela azaldu da Xabier Agirre bere alderdiak Arabatik Kongresura eta Senatura eramango dituen hautagaien aurkezpen-ekitaldian.
18:00 - 20:00
EAJk Arabako zerrendak aurkeztu ditu Kongresurako eta Senaturako

Araba Buru Batzarreko presidente Xabier Agirrek gaur adierazi duenez, "Arantza Quirogaren kargu uzteak frogatu egiten du "Euskadiko PP alderdian Rajoyren hauteskunde-interesa nagusitzen dela Moncloan bere egonaldia errepikatzeko, Euskadiko bake eta bizikidetza prozesuan aurrerapenak ematea bideratuko duen edozein norabide aldaketa baino".

Abenduaren 20ko hauteskundeei begira bere alderdiak Arabatik Kongresura eta Senatura aurkeztuko dituen hautagaien aurkezpen-ekitaldian parte hartu du Agirrek, Gasteizen. Zerrenda horien buru Mikel Legarda eta Almudena Otaola egongo dira, hurrenez hurren.

Gaur egin duen mintzaldian zehar, Arabako jeltzaleen buruak defendatu duenez, hauteskunde orokor hauek oinarrizkoak dira, zere "EAJ Arabako eta Euskadiko benetako ahotsa da Madrilen".

Datorren legegintzaldian landu daitezkeen kontuen artean konstituzioaren erreforma, hauteskunde-legearen aldaketa edota Kontzertu Ekonomikoaren gainbegiraketa egon daitezkeela azpimarratu ostean, Agirrek "tutoretzapean dauden ordezkariak izatea" leporatu dio Euskadiko PPri, "beste interes batzuen aurrean men egitera behartuta daudenak, nahiz eta gurea, hemengoa, kaltetu".

Agirrerentzat Alfonso Alonso, Javier Maroto eta Iñaki Oyarzabal kameleoian pare jarduten dute, "hemen euren azala arabazale eta gasteizale gisa tindatzen baitute, eta han bertako ingurunearekin mimetizatzen dira, eta hemengoei isiltzeko agintzen diete". "Galde diezaiotela bestela Euskadiko PPko lehendakari ohi Arantza Quirogari!", kritikatu du.

, kritikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X