Euskal diaspora
Gorde
Kendu nire zerrendatik

David Bieter euskalduna hautatu dute berriz Boiseko alkate

Alderdi Demokratako kideak familia du Lekeition eta Larrabetzun. Laugarrenez izango da alkate, botoen % 69 eskuratuta.
18:00 - 20:00
David Bieter euskaldunak laugarren aldiz lortu du garaipena Boisen

AEBko hainbat herritan udal hauteskundeak egin dituzte, eta, Idahoko hiriburuan, Boisen, David Bieter euskalduna hautatu dute alkate berriz.

Bieter euskal hiztuna eta Alderdi Demokratako kide da, eta jatorri euskaldunekoa (familia Lekeitiokoa eta Larrabetzukoa da). Botoen % 69 jaso ditu, eta, horrenbestez, laugarrenez izango da alkate.

Alkatea euskaraz mintzatu da hiriko Euskal Etxean: "Oso pozik nago; nere familiari, Garmendia familiari, goraintziak; eta hango lagunei ere. Gora Boise eta gora Euskadi askatuta!".

Boise euskal diasporaren hiri garrantzitsuenetakoa da, aspaldi euskal artzain ugari joan zirelako hara, bizitzeko eta lan egiteko.

Egun, Boise State University unibertsitateak Euskal Ikasketen programa bat eskaintzen du, eta hiriak Jaialdia antolatzen du bost urtean behin. Euskal kulturaren munduko ekimen handietakoa da hori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X