Juan Carlos Garcia Goena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GALen ustezko hilketa baten auzia berriz ireki du Auzitegi Nazionalak

Hain zuzen ere, Juan Carlos Garcia Goenaren hilketaren auzia ireki du De la Mata epaileak.
Auzitegi Nazionala. EiTB

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak berriz ireki du Juan Carlos Garcia Goenaren hilketari buruzko ikerketa. 1987ko uztailaren 24an hil zuten, Hendaian, eta uste da GAL izan zela egilea.

Epaileak bi lekuko deitu ditu deklaratzera, Laura Martin alargunak eskatuta.

Martxoan, Pablo Ruz epaileak artxibatu egin zuen auzia, ez zuelako hilketa nori egotzi.

Orain, Garcia Goenaren alargunak eskatutako bi lekuko galdekatzeko ireki du berriz auzia De la Matak. Serge Minguet eta Michael Lecuona dira lekuko horiek.

Ruzek 2012an ireki zuen berriro auzia, kasu horretan ere alargunak eskatuta, El Mundo egunkariak 2011ko urtarrilean publikatutako albiste batzuk zirela eta.

Berri horietan, "Patxi A" izeneko argazkilari bat identifikatu zuten, Garcia Goena identifikatzeko eta hiltzeko erabilitako argazkiaren egilea izan zelakoan.

Orduan, epaileak galdekatu egin zuen argazkilaria, baina horrek ukatu egin zuen GALekin lotura zuela.

1991n, Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen Jose Amedo eta Michel Dominguez poliziak (Garcia Goenaren hilketaren egileak izatea egotzita epaitu zituzten), eta Gorenak berretsi egin zuen epaia.

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

Gehiago kargatu