Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oposizioak Auzitegi Konstituzionalera eramango du Rajoyren Gobernua

Espainiako jarduneko Gobernuak Kongresuan azalpenak emateari uko egin ondotik iritsi da oposizioko talde guztien ekimena.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE

Oposizioak Auzitegi Konstituzionalera eramango du Mariano Rajoyren jarduneko Gobernua, Diputatuen Kongresuan kontrol-saioak egiteari uko egiteagatik. Ekimena oposizioko talde guztiek aurkeztu dute. 218 diputatuk alde bozkatu dute; 113k, aurka; eta lauk abstentzioaren alde egin dute.

Alderdi Popularreko bi ministrok Kongresuko batzordeetan azalpenak emateko agerraldietara joateari utzi zioten, horretarako obligaziorik ez dutelakoan. Jarrera horren ondotik iritsi da gaur Kongresuak onartutako ekimena.

Nolanahi ere, salaketa formalki Auzitegi Konstituzionalera iritsi aurretik, jarduneko Gobernuak hilabeteko epea dauka Kongresuaren eskaera aintzat hartu eta kontrol-saioan parte hartzeko.

Hala egiten ez badu, Kongresuko zerbitzu juridikoek Auzitegi Nazionalean sartuko dute helegitea.

Kongresuko bozketan izan dira Espainiako jarduneko Gobernuko kide gehienak, ez, ordea, Mariano Rajoy, goizean errefuxiatuen krisiari buruz Europar Batasunak hartutako erabakien inguruko azalpenak eman baditu ere.

man baditu ere.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.

Gehiago kargatu