PANAMAKO PAPERAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soria ministroa, Panamako paperetan

'El Confidencial' hedabideak zabaldu duenez, UK Lines Limited 'offshore' enpresaren administratzaileen artean ageri da Jose Manuel Soriaren izena.
Jose Manuel Soria, jarduneko Industria ministroa. EFE.

Jose Manuel Soria jarduneko Industria ministroa eta Kanarietako PPren presidentea Panamako paperetan ageri da, El Confidencial hedabideak baieztatu duenez. Hain zuzen,  Bahametan erregistratutako UK Lines Limited offshore sozietatearen administratzaile gisa ageri da Soria. Aipatutako iturriaren arabera, 1992. urtean hainbat hilabetez izan zen enpresa horren administratzaile.

Eraso informatiko baten bidez Panamako Mossack Fonseca abokatu-bulegotik hamaika milioi agiri argitara eman ostean jakin ahal izan da, besteak beste, mundu osoko hainbat eta hainbat politikarik eta funtzionario publikok bulego hori erabiltzen zutela euren aberastasunak ezkutatzeko eta, modu horretan, zergen ordainketa saihesteko. Aipatutako agirietan, 200 herrialde eta lurralde baino gehiagotan dauden 214.000 offshore sozietate baino gehiagori buruzko informazioa azaltzen da.

La Sexta telebista kateari egindako adierazpenetan, Soriak ukatu egin du offshore sozietate bateko administratzaile izan zela. Horren hitzetan,  familia enpresa bat zuten, eta UK Lines Limited familia enpresaren kontsignatarioa baino ez zen. Horren esanetan, bere familiak ez du zerikusirik enpresa horrekin.

Gaur zabaldutako informazioaren arabera, Mossak Fonseca abokatu-bulegoak 1992ko irailaren 3an erregistratu zuen UK Lines Limited sozietatea, Bahametan, Tomas Poggio, Mendez Fernandez de Lugo eta Jose Manuel Soriaren izenean.

Ministroaren izena, baina, bi hilabeteren buruan, 1992ko azaroan, kendu zuten administratzaileen zerrendatik, akats bat egon zela argudiatuta. Luis Alberto Soria anaia izendatu zuten orduan administratzaile.

1995ean desegin zuten sozietatea, Soria Las Palmaseko (Kanaria Handia) Alkatetzara iritsi baino aste batzuk lehenago.

Soriak erreguzko mandatua bidaltzea eskatuko dio Panamako Gobernuari

Jose Manuel Soria Espainiako jarduneko ministroak erreguzko mandatua bidaltzea eskatuko dio Panamako Gobernuari, "ez herrialde horretan eta ez inon" gisa horretako sozietaterik ez duela eta horiekin zerikusirik ez duela frogatzeko.

Hala iragarri du Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak. Haren esanetan, ikerketapean ez dagoen pertsona bati eskatu ahal zaion "gorena" da. Casadok azpimarratu du "azaldu" beharreko guztia azaldu duela Soriak eta, gainera, berak dioena ziurtatzeko eskatu diela Panamako agintariei.

ako agintariei.

ako agintariei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X