Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

E26ko garaipena berretsi nahi du Ahal Duguk hauteskunde autonomikoetan

Alderdiak gaur egin du Kontseilu Autonomiko Hiritarra EAEn; lehendakarigaia abuztuaren amaieran izatea espero dute.
Lander Martinez, Nagua Alba eta Vanesa Baños, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Lander Martinez, Nagua Alba eta Vanesa Baños, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Ahal Duguk uste du udazkenean egingo diren hauteskunde autonomikoetan ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan izandako emaitza onak berretsiko dituela, gutxienez. EAEn, aipatu alderdia zegoen koalizioak botorik gehien eskuratu zituen indarra izan zen, bai eta eserleku gehien lortu zituena ere. Aurreikuspen hori plazaratu du igande honetan Lander Martinez Antolaketa idazkariak.

Martinezek prentsaurrekoa eman du Gasteizen, Ahal Duguren Kontseilu Autonomiko Hiritarra amaituta, eta nabarmendu du oso garrantzitsuak direla Elkarrekin Ahal Duguk Euskadin lortutako emaitzak.

Ahal Duguk, Ezker Batuak eta Equok osatutako koalizioak gainerako alderdiek baino boto eta eserleku gehiago lortu zituen Euskadin hauteskunde orokorretan; botoen % 29 jaso zuen eta Diputatuen Kongresuan sei ordezkari erdietsi.

Emaitzak, "nahiko homogeneoak"

Euskadin Ahal Duguko idazkari nagusiak azaldu du oraindik ez dutela identifikatu zergatik izan diren desberdinak emaitzak EAEn eta Estatuan. Hala ere, nabarmendu du Euskadiko emaitzak "oso positiboak" eta "nahiko homogeneoak" izan zirela, autonomia erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetan.

Martinezek hitz egin ere hitz egin du udazkenean egingo dituzten hauteskunde autonomikoen gainean (oraindik ez dago zehaztuta horien data). Podemoseko agintariak azaldu du alderdiaren helburua dela abuztuaren amaierarako izatea erabakita lehendakarigaia nor izango den. Gainera, azaldu du jarraitzen dutela pentsatzen hautagaia "independentea" izan behar dela, profil horrek ekar lezakeelako ekarpenik handiena.

Galdetu diotenean ea Ahal Duguk Ezker Batua eta Equorekin batera aurkeztuko den hauteskunde autonomikoetan, adierazi du "ate guztiak zabalik" daudela. Dena dela, plazaratu du aztertu behar dela zein izan den formula horren eragina hauteskunde orokorretan; une honetan, Podemoseko hainbat agintari zalantzan ari dira jartzen koalizio hori.

Ez da egon "mailegatutako botorik"

Martinezek aztertu du zein aukera dituen bere alderdiak hauteskunde autonomikoetan. Adierazi duenez, Euskadin izandako emaitzak ez dituzte lortu "mailegatutako botoari esker", edo "ontzi-aldatze mekaniko batengatik"; batzuek uste omen dute emaitzek harreman zuzena dutela hauteskundeak orokorrak izatearekin, eta, hortaz, ez direla errepikatuko autonomikoetan, eta horregatik esan du aipatutakoa Martinezek.

Bere iritziz, Ahal Duguk EAEn lortutako garaipenak "erro sakonagoak baditu"; izan ere, Euskadin "aldaketa sozial eta politikoak ari dira jazotzen".

Egoera horrek, esan duenez, hauteskunde-lur bat ematen dio alderdiari, hauteskunde-gune bat, eta, ondorioz, Ahal Dugun uste dute "gutxienez" errepikatuko dituztela emaitza oso onak autonomikoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X