Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lander Martinez, Elkarrekin Podemosen bozeramailea Legebiltzarrean

Pili Zabala, berriz, taldeko presidentea eta bozeramailearen ondokoa izango da.
Lander Martinez hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Lander Martinez hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Podemos Euskadiren Herritar Kontseiluak adostuta, Lander Martinez izango da Elkarrekin Podemosen bozeramailea Legebiltzarrean; Pili Zabala lehendakarigaia, berriz, taldeko presidentea eta bozeramailearen ondokoa izango da.

Podemos Euskadi Ezker Anitzarekin eta Equorekin harremanetan jarriko da, izendapenak berresteko, hiru alderdiek osatzen baitute Elkarrekin Podemos koalizioa.

Herritar Kontseiluak atzo egin zuen bilera Donostian. Lander Martinez Podemos Euskadiko Antolakuntza idazkariaren hautagaitzak 22 boto jaso zituen, hiruk aurka bozkatu zuten eta bi abstentzioa izan ziren.

Batzarrean, Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusiak esan zuen hauteskundeetan lortutako 11 legebiltzarkideek “oinarri sendoa” osatzen dutela “lanean jarraitzeko”.

“Oposizio aktiboa egingo dugu eta hori ezinbestekoa izango da Legebiltzarra aktibatzeko,  gizarte politiketan akordio zabalak lortzeko eta demokrazian aurrera egiteko”, erantsi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X