hauteskunde osteko akordioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste erabakigarria Euskadiren gobernagarritasunerako

EAJk PSE-EE eta EH Bildu alderdiekin martxan dituen elkarrizketentzat egun garrantzitsuak izango dira jarraian datozenak.
PSE-EEren eta EAJren arteko bilera Sabin Etxean. Argazkia: EiTB
PSE-EEren eta EAJren arteko bilera Sabin Etxean. Argazkia: EiTB

EAJk, Euskadiren gobernagarritasuna bideragarriagoa egingo dituzten akordioak adostu aldera, PSE-EE eta EH Bildu alderdiekin martxan dituen elkarrizketak aste erabakigarrian sartzen dira, nahiz eta ez diren negoziaketak itxitzat emango. Modu horretan, kontaktuak areagotu egingo direla aurreikusten da, zer-nolako akordiotara hel daitezkeen argitzeko asmoz, aipatu alderdiek jakitera eman dutenez.

Irailaren 25eko hauteskunde autonomikoak irabazi ostean jeltzaleek alderdi guztiekin izan zituzten elkarrizketen ondoren, EAJk topaketak errepikatu zituen sozialistekin eta alderdi soberanistarekin, akordioetara heltzeko borondatea antzeman baitzien.

PSE-EErekin urriaren 20an bildu ziren eta zazpi egun geroago EH Bildurekin. Bilera horietatik ondorioztatu zuten bideragarriagoa zela gobernagarritasunerako akordioak sozialisten eta jeltzaleen artean erdiestea, eta orain aztertu behar dutena da ea Gobernu koalizio bat osa dezaketen.

Itxuraz baztertuta geratu dena da EAJk eta EH Bilduk elkarrekin Gobernua osatzeko aukera, baina ez, ordea, bakea eta bizikidetzaren alorrean zein autogobernuaren esparruan akordioak lortu ahal izatea. Bi alderdien artean dauden alderik nagusienak gizarte politikei dagozkienak dira.

Joseba Egibar EAJk legebiltzarrean duen bozeramaileak duela egun gutxi onartu zuenaren arabera, EH Bildurekin gobernua osatzea "jende askok" ulertuko ez lukeen "argazkia" da, ezker abertzaleko oinarriak barne; izan ere, bere aburuz, haiek ez lukete ulertuko "egun batetik bestera" alderdi biak elkarrekin gobernatzen jardutea.

Bitartean, jeltzaleak eta sozialistak dokumentuak trukatzen dabiltza akordioak lortze aldera, eta, zubiaren ostean, kontaktuak areagotuko dituzte.

Bere aldetik, EH Bildu urriaren 27an jeltzaleei igorritako agiriari EAJk emango dion erantzunaren zain dago.

n dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X