Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Javier Oses eta Ugaitz Errazkin ETAko kideak, kondenatuta

Frantziako justiziak 8 eta 7 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie, hurrenez hurren.

Frantziak 8 eta 7 urteko espetxe zigorra ezarri die Jose Javier Oses Carrasco eta Ugaitz Errazkin Telleria ETAko kideei, hurrenez hurren; erakunde armatuko talde logistiko-militarreko kideak izateagatik.

Gainera, zigorra bete ostean Frantziatik kanporatuko dituzte, eta lapurtutako hiru autoren jabeei kalte-ordainak ematera ere kondenatu dituzte.

Guillaume Michelin fiskalaren esanetan, 2010eko martxoan Jean-Serge Nerin jendarmea hil zuen taldeak erabilitako autoan Oses Carrascoren DNA atzeman zuten

Kontu horregatik epaitu ez bazuten ere (instrukzio-epaileek uste zuten froga hori ez zela nahikoa), Ministerio Publikoak esan du Poliziak Oses Carrasco jo zuela ibilgailu horretako gidari.

Errazkini dagokionez, lehergailu batean haren hatz-markak topatu zituztela azaldu du Fiskaltzak.

Errazkinek hiru auzi ditu zain Espainian. Horietako bat, "Asti" taldeko (2008an Inazio Uria enpresaburua hil zuena) kide izatea egotzita.

Albiste gehiago politika

Movilización de Sare y Etxerat en Donostia presos vascos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sare eta Etxerat elkarteek Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hondartzatan egin dute mobilizazioa

Urteroko ekimena izan dute gaur, Sare eta Etxerat elkarteek deituta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 hondartzatan. Elkarbizitzarako jauzia egin ahal izateko, ETAko preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dute. Biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egia, aitortza eta erreparazioaren garrantzia ere azpimarratu dute. 

Gehiago kargatu