Miguel Tellado eta Aitor Estebanen arteko tira-bira, Cerdanen afera eta curriculum makillatuak direla eta
Asteartean argitaratutako elkarrizketa batean Cerdanek egindako baieztapenek eragin dute bi politikarien arteko hizka-mizka.
Miguel Tellado eta Aitor Esteban. Argazkia: EITB Media
PPren idazkari nagusia, Miguel Tellado, eta EAJren burua, Aitor Esteban, mokoka dabiltza X sare sozialean, Santos Cerdan "2. zenbaki ohi" sozialista murgilduta dagoen auzia eta buruzagi politiko batzuek azken egunotan curriculum profesionala makillatu dituztela eta.
Asteartean, La Vanguardiak Cerdan elkarrizketatu zuen, eta horrek harrotu ditu hautsak. Horretan, sozialista iruindarrak adierazi zuen Antxon Alonso 'Koldo auzia'n inputatuta dagoen enpresariak EH Bildurekin eta EAJrekin Pedro Sanchezen inbestidurarako negoziazioetan lagundu ziola.
Aitor Estebanek 'Koldo auzi'ko ustezko sare ustelaren buru izateagatik behin-behineko espetxealdian dagoen Cerdanen adierazpenei erantzun egin die, eta esan du ez dakiela Antxon Alonso nor den, eta EAJn ez dutela ezagutzen.
Jarraian, Telladok EAJren presidentea ageri den bideo bat eskegi du. Bertan, jeltzale bilbotarrak adierazten du ez zuela Alonso ezagutzen, eta popularrak hau idatzi du, bideoarekin batera: "Zergatik ari zara gezurretan, Aitor?".
Estebanek erantzun egin dio Telladori: "Gure katuak buztana luze, norberak bezala besteak uste". Telladok bere curriculuma PPren webgunean eguneratu duela eta "jada kazetaria ez dela" dioen titularra argitaratu du, adierazpenekin batera.
Estebanek botatakoari, Telladok honako hau idatzi du: "Ea, Aitor, berriz azalduko dizut, Politika Zientzietan lizentziaduna naiz eta kazetari gisa aritu naiz. Ikusten? Ez daukat ezer ezkutatzeko".
Estebanek EAJren babesarekin Espainiako Gobernuan mantentzen dituenak "lapurrak" direla salatu du Telladok. Hori izan da, oraingoz, azken erantzuna tira-bira honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.