Nafarroako herri-lanak ikertzeko batzordeak 40 pertsona deituko ditu
Horien artean, Antxon Alonso, Koldo Garcia eta Santos Cerdan daude, baina atzera bota dituzte Maria Chivite, Uxue Barkos, Yolanda Barcina eta Jose Luis Abalosek agerraldia egiteko eskaerak. Agerraldiak urriaren erdialdean hasiko dira.
Ikerketa Batzordea, Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Foru Ekidegoko herri-lanen esleipenei buruz Nafarroako Parlamentuan sortutako ikerketa batzordeak erabaki du 40 pertsona deitzea, eta urriaren erdialdetik aurrera izango dira Ganberan, hainbat erakunde eta enpresari eskatutako dokumentazioa jaso ondoren.
Hori azaldu du Irati Jimenez (EH Bildu) batzordearen presidenteak prentsaurrekoan, uztailean organoaren buruzagiritza eta hasierako egutegia erabakitzeko egindako bileraren ondoren. Bertan, irailetik aurrera martxan jartzeko 100 agerraldi-eskaera baino gehiago aztertu dituzte talde politikoek.
Besteak beste, Antxon Alonso enpresaburu eta Servinabarren jabea, Koldo Garcia aholkulari ohia eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia deitu dituzte. Maria Chivite Nafarroako presidentea, Uxue Barkos eta Yolanda Barcina presidente ohiak eta Jose Luis Abalos ministro ohiak agerraldia egiteko eskaerak, ordea, atzera bota dituzte.
Hala ere, Oscar Chivite Belateko tuneleko lanen ardura duen kontseilariak eta horren aurrekoak diren Bernardo Ciriza sozialistak eta Javier Esparza erregionalistak (UPN) agertu beharko dute.
Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren arduradunak, Edurne Eginoak, eta etxebizitza-sustapen batzuk kontratatu ziren garaiko Nasuvinsaren zuzendariek jaso dute deia. Hasiera batean 100 agerraldi baino gehiago eskatu ziren, gaur egungo zerrendan, ordea 40 pertsona ageri dira. Agerraldiak urriaren erdialdean hasiko dira, eta astearte eta asteazkenetan egingo dituzte, bi saiotan, bata 09:30ean eta bestea 15:15ean, Jimenezek zehaztu duenez.
UPNk, PPk eta Talde Mistoak (Vox) "eskandalutzat" jo dute Batzorderako onartutako egitasmoa, gainerako taldeek agerraldiak egiteko izapidetutako eskaera asko atzera bota dituztelako. Gainerako taldeek adierazi dute agerraldi-eskaerek Ikerketa Batzordearen helburuari jarraitu behar diotela.
Ildo horretan, kazetarien aurrean egindako agerraldian, Irati Jimenezek gogorarazi du batzordearen helburua "Nafarroako Gobernuak azken lau legealdietan egindako eta finantzatutako lanetarako lizitazioak eta esleipenak aztertzea" dela, "Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoko Laugarren Sekzioaren 20775/2020 Auzi Bereziaren baitan azaltzen diren pertsona fisiko zein juridikoei".
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.