GURTEL AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martinez kontseilari ohiak espetxea ekidin dezake, fidantza ordainduta

Valentziako Gorteetako Turismo kontseilari eta presidente izandakoari 9 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gürtel auziagatik, baina 15.000 euroko fidantza ordaintuta, espetxea sahiesteko aukerarekin.
Milagrosa Martinez, gaur goizean, Valentziako Auzitegira iritsi denean. EFE.

15.000 euroko fidantza ordainduta, bederatzi urteko espetxe-zigorra saihesteko aukera ezarri diote Milagrosa Martinez Valentziako Gorteetako Turismo kontseilari eta presidente izandakoari, 2005 eta 2009 urteen artean Fitur azokako Generalitatearen pabiloia osatzeko kontratazioetan izandako irregulartasunengatik.

Gürtel auziaren baitan egiten ari dira epaiketa, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusian. Atzo, Franciso Correa, Pablo Crespo eta Alvaro Perez  espetxera bidali zituen epaileak. Picassenteko (Valentzia) espetxean igaro dute gaua hiruek, eta kasuko iturriek jakitera eman dutenez, Madrilgo espetxeren batera eramango dute Correa datozen orduotan.

Martinezi pasaportea erretiratzea ere ebatzi du epaileak, eta hilean bi aldiz joan beharko du epaitegira.

Rafael Betoret Turismo kontseilari ohiaren kabineteburu izandakoa, berriz, fidantzarik gabe behin behinean aske uztea erabaki du epaileak. Horri ere, pasaportea kendu diote eta hilean behin joan beharko du epaitegira.

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

tribunal-justicia-union-europea-tjue-curia-europa-eu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europako Batzordeak zalantzan jarri du amnistia legeak "interes orokorrari" erantzuten dionik

Europako Batzordearen izenean parte hartu duen abokatu espainiarraren arabera, argi dago amnistia legea Sanchezen inbestidura lortzeko akordio politiko baten ondorio dela. Halaber, nabarmendu du Veneziako Batzordeari entzungor egin eta legea premiaz tramitatu izanak klase politikoaren, erakundeen eta gizartearen arteko "arrakala are sakonagoa" izatea eragin duela.   

Gehiago kargatu