AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxarri Aranazko Udala ikertuko dute, presoen kartelak jartzeagatik

Udalak, bere aldetik, Iruñeko Administrazio-auzietarako Epaitegiaren epaia ekarri du gogora. Epaitegi horren iritzian, prozesuan ez zen lege-urraketarik izan.

Etxarri Aranazko Udalaren aurka jarritako helegite bat onartu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, presoen aldeko kartelak jartzeagatik. Epaileak adierazi duenez, Udalak "objektibotasun eta neutraltasun printzipioak urratu" zituen, kartel horiek jarrita.

Estatuko Abokatutzak jarri zuen helegitea, Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko abuztuaren 1ean, presoen etxeratzea aldarrikatuz jarritako pankarta bat zela eta.

Errekurtsoa onartuta, Iruñeko Administrazio-auzietarako Epaitegiaren ebazpena atzera bota du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Horren iritzian, Etxarri Aranazko Udalak legez kontrako ekintza bat egin zuen, "kausa politiko jakin batekiko atxikimendua" adierazi zuelako.  Epaileak uste du "Administrazio Publikoak nahitaez bete behar dituen objektibotasun eta neutraltasun printzipioak" urratu zituela udalerri horrek.

Udalak, bere aldetik, Iruñeko Administrazio-auzietarako Epaitegiaren epaia ekarri du gogora. Epaitegi horren iritzian, prozesuan ez zen lege-urraketarik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X