BAKIO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'PPren salbamendu taula' izateari uzteko eskatu dio Urizarrek EAJri

Jeltzaleek defendatzen duten aldebikotasuna 'faltsua' dela esan du EAko buruak, 'PPri interesatzen zaionean bakarrik aktibatzen delako aldebikotasun hori'.
Pello Urizar, gaur, Bakion. EiTB.
Pello Urizar, gaur, Bakion. EiTB.

"PPren, historiako alderdirik ustelenaren, salbamendu taula izateari uzteko" eta "behingoz erabakitzeko eskubidearen defentsa aktibora batzeko" eskatu dio Pello Urizar EAko idazkari nagusiak EAJri.

Bakion egin ditu adierazpenok Urizarrek, alderdiko militanteekin egindako bilkura batean. Hedabideen aurrean esan duenez, "erabakitzeko eskubidearen eta aldebikotasun faltsuaren artean" erabaki behar dute jeltzaleek. "Aldebikotasun faltsua dela diogu PPri interesatzen zaionean bakarrik aktibatzen delako aldebikotasun hori, eta Espainiak ez duelako inoiz onartuko berdinen arteko harremana", esan du.

Aldebikotasunaren eredua Kataluniako prozesuaren aurrean "kontrajarrita", Urizarren esanetan, kataluniarren erabakitzeko eskubidea "arriskuan" jartzen du EAJk. Hori dela eta, Madrilekin duen harreman eredua alde batera uzteko eta "anbiguetaterik gabe erabakitzeko eskubidearen defentsa aktibora" batzeko deia egin die jeltzaleei.

"EAren apustua beti izan da erabakitzeko eskubidea erabiltzea eta bukaeraraino eramatea. Uste dugu horrek bermatuko duela euskal gizartean etorkizuna", gaineratu du. Katalunia adibidetzat jarri arren, Euskal Herriak bere bide propioa jorratu behar duela nabarmendu du Urizarrek. "Guk argi dugu gure bidea hemen adostu behar dugula, hemengo eragileen artean", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X