MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaixo dauden presoak askatzeko bide-orri adostua eskatu du Kalera Kalerak

'Kalera, bakea eta askatasuna irabaztera' lelopean, manifestazioa egin dute Donostian. Bake-bidean aurrera egiteko, sakabanaketa politika amaitzea ezinbestekoa dela esan dute.
kalera kalera donostia manifestazioa
Donostia, gaur. Argazkia: EiTB.

Gaixo dauden presoak kaleratzeko bide-orri adostua aldarrikatu dute ehunka pertsonak Donostian. Kalera Kalera plataformak deituta, manifestazioa egin dute, 'Kalera, bakea eta askatasuna irabaztera' goiburupean.

"Bide-orri horrek aurreko fasea modu iraunkorrean eta egokian ixteko balio behar du. Helburu horren bidean, gure ahalegin zintzoena egin behar dugu, herri honetan ez delako benetako bakerik izango sufrimenduak irauten duen bitartean. Presoek, iheslariek eta deportatuek sufritzen jarraitzen dute", esan du Olaia Matxain plataformako kideak.

Sakabanaketa politika behin betiko amaitzea ezinbestekoa da, Kalera Kalera mugimenduaren iritzian, bake-bidean aurrera egiteko.

Manifestazioan, besteak beste, Rufi Etxeberriak eta Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko kideek hartu dute parte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X