Otamendi: 'Hainbat agintarik beste aldera begiratu dute torturen aurrean'
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldean hitz du goizean, polizia indarkeriaren biktima gisa. Bere agerraldian, Ajuria Eneko Itunaren garaian jasotako 800 tortura kasuak ekarri ditu gogora Otamendik, eta horiek guztiak ikertzeko Ertzaintzak izan duen protokoloaz galdetu du.
Bileratik atera denean, hedabideen aurrean salatu duenez, "arduradun politikoek beste aldera begiratu dute tortura salaketen aurrean". "Eta horrek min ematen dit hemengo erakundeetako poliziarekin gertatzen denean, bereziki", esan du. Torturen biktimak "bi aldiz" ez torturatzeko eskatu du, haien salaketak aintzat ez hartuta.
Torturarekin amaitzea erakunde armatu batekin amaitzea baino errazagoa dela adierazi du. ETA non dagoen ez dakigula, baina torturak non eta noiz egiten diren, eta nork egiten dituen jakinekoa dela gaineratu du.
Tortura salaketekin lotuta Ertzaintzak pertsona bakar bat ere atxilotu ez izana salatu du.
'Egunkaria auzia'
2003ko otsailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Otamendi, Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioan, komunikabide horretako beste bederatzi arduradunekin batera. ETArekin zerikusia izatea egotzita hartu zituzten preso, baina 2010ean absolbitu egin zituzten denak.
Atxilotuta egon zenean torturatu egin zutela salatu zuen Otamendik, baina 2004an salaketa artxibatu egin zuen epaileak. Europara jo zuen Berriako zuzendariak, eta zortzi urte beranduago, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen, Otamendik jarritako tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik.
Gaurko agerraldian, Otamendirekin batera, Iñaki Garcia Arrizabalaga izan da Memoria eta Bizikidetza lantaldean, Juan Garcia Cordero Gizpuzkoan Telefonikako ordezkaria izandakoaren semea. Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten 1980an Garcia Cordero.
Garcia Arrizabalagak ez du adierazpenik egin hedabideen aurrean.
bideen aurrean.Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.