Hirikoren epaiketa abenduaren 4an amaituko da, azken lekukoaren deklaraziorik gabe
Hiriko auziagatik abiatutako epaiketa zibilaren azken saioa abenduaren 4an egingo dute; izan ere, auzia ikertzen ari den Gasteizko epaitegiaren epaileak erabaki dute "alde batera uztea" aldeek eskatutako azken lekukoaren agerraldia. Epaiketan ikertzen ari dira zein ardura dagoen auto elektrikoko proiektu batean; arrakastarik ez zuen izan, eta ia 19 milioi euro izan zituen egitasmoak laguntza publikoetan.
Erabaki baten bidez, Maria Teresa Trinidad Santos epaileak adierazi du "informazio nahikoa" duela, dagoeneko, epaiketan jasotako frogak eta testigantzak kontuan izanik.
Epaileak gogorarazi duenez, 26 lekukoen froga egin dituzte, galdeketen erantzunak ditu, bai eta adituen deklarazioak. Gainera, nabarmentzen du "gutxienez hiru lekukok" erantzun dutela, dagoeneko, Armando de Sousa Gasparri planteatu ahal zaizkion gaien gainean.
Hori dela eta, epaileak erabaki du "alde batera uztea" lekuko horren agerraldia; epaiketaren azken saioa abenduaren 4an izango da, 09:45ean.
18,9 milioi, laguntzetan
Hiriko auto elektrikoaren proiektua Jesus Echave enpresariak bultzatu zuen, Arabako beste industrial batzuekin batera; 18,9 milioi euro jaso zituen laguntza publikoetan, gehienak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente zegoela.
Epaiketan hauek ari dira ikertzen: Jesus Echave, Jose Luis Bengoechea, Fernando Achaerandio eta Iñigo Antia EAJko zinegotzi ohia. Horiek dira proiektuaren porrotaren eta horren irregulartasunen ustezko arduradunak.
Afypaida elkarteko kideak ziren denak (auto-mozioko kirol- eta industria-ekintzak bultzatzen zituen elkarte horrek); proiektuan nahastuta zeuden enpresak horren bidez koordinatzen zituzten.
Akusazioak galdegin du lau administratzaileak Afypaidaren porrotaren erruduntzat jotzea; eskatzen du haientzako 10 urteko gaitasungabetzea. Gainera, nahi du horiek laguntza publikoak itzultzea.
Albiste gehiago politika
Sanchezek hamahiru neurri proposatu ditu alderdi barruko ustelkeria kasuei aurre egiteko
Rebeca Torro valentziarra, orain arte Industriako Estatu idazkari zena, izango da Cerdanen ordezkoa. Ezagunak ziren polemikez gain, orain beste bat gehitu zaie, Salazarrek uko egin baitio bere karguari sexu-jazarpen salaketengatik.
Donostiako Udalak hiru plaka berri jarri ditu, 1979an ETAk hildako Espainiako hiru polizien omenez
Murtziatik etorri berriak, Donostiara iritsi eta hurrengo egunean hil zituzten. 41, 30 eta 29 urtekoak ziren hildakoak, ezkonduta zeuden eta seme-alabak zeuzkaten. Euren senideak, oso hunkituta, izan dira gaurko omenaldian.
Osasun Ituna hobetzeko "tarte handia" dagoela ohartarazi dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
Koalizioaren aburuz, sektoreko sindikatu gehienak kontra dituen ituna ez da batasun akordio bat. Dena den, neurri horiek aplikatzeko orain hasiko den laugarren fasera begira, erantzukizunez jokatuko dutela iragarri du, osasun sistema publikoa bermatu dadin ziurtatzeko.
Francisco Salazarrek uko egin dio PSOEren zuzendaritzari, sexu-jazarpen salaketen ostean
Rebeca Torro Antolakuntza idazkariaren albokoa izan behar zuen Hauteskunde Ekintza eta Analisirako Idazkaritzan. Salazar ez da PSOEren Exekutiba Federal berriko kide izango, eta Pedro Sanchezen aholkulari gisa Moncloan zuen kargutik "behin-behinean" kentzeko eskatu du. Zehazki, Gobernuko Lehendakaritzaren koordinatzaile instituzionala zen.
Sanchezek barkamena eskatu die sozialistei "merezi ez zutenengan" konfiantza izan zuelako, baina, "arduragatik" aurrera egin behar dela berretsi du
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalean onartu du une zailak bizi dituela alderdiak, baina, traizioak traizio, "lortu dugunagatik eta lortzeko diugun guztiagatik" lanean jarraitzeko deia egin du.
Andueza: "Euskal sozialistok badakigu egoera zailenetan ondo lan egiten"
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du lan egiten jarraitzeko asmoz joan direla PSOEren Batzorde Federalera, "ibilide orri eta norabide berria" ezartzeko prozesuan parte hartzera.
Hauteskundeak irabazteko PPk Feijoorengan duen konfiantza berretsiko dute asteburu honetako XXI. Kongresuan
Alberto Nuñez Feijooren lidergoa indartzea eta gobernu-alternatiba gisa agertzea helburu dituen XXI. Kongresua abiatu dute popularrek ostiral honetan.
EAEk "aldez aurretik egindako ahalegina" kontuan hartu izana baloratu du Melgosak: "Orain beste erkidego batzuek egin behar dute"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua pozik agertu da Ministerioak kontuan hartu duelako Euskal Autonomia Erkidegoak adingabe migratzaileak hartzeko "aldez aurretik egindako ahalegin etengabea": "Orain beste erkidego batzuek egin behar dute", erantsi du.
PSOEk bere Kode Etikoa aldatuko du prostituzioa erabiltzen dutenak kanporatzeko
Pedro Sanchez bere alderdiko Berdintasun idazkariekin bildu da erreformari heltzeko. Kode Etiko berriak PSOE abolizionista dela azpimarratuko du, prostituzioa "emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpena" baita.
Eusko Jaurlaritzak euskal politika "ez zikintzeko" eskatu du
Maria Ubarretxena bozeramaileak euskal politika "zikintzea" saihesteko deia egin du, eta Euskadin "gauzak beste era batera" egiten direla nabarmendu du.